galiziar irudigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Xulia Vicente Jiménez (Cariño, Coruña, Galizia, 1993ko irailaren 6a) galiziar irudigilea da.[1][2]
Xulia Vicente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xulia Vicente Jiménez |
Jaiotza | Cariño, 1993ko irailaren 6a (31 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Politécnica de Valencia. Facultad de Bellas Artes (en) |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea eta ilustratzailea |
takitakos.tumblr.com eta xuliavicente.tumblr.com | |
1993an jaio zen Cariñon, Galiziako Coruña probintzian. Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (EHU).[1][3][4] Ikasten ari zela, Arte Ederren Fakultateko Komiki Kluba koordinatu zuen. Haren interes nagusia lan narratiboa da, komikiaren munduan adin txiki-txikitatik hazi baita, eta komikigintzako hainbat industriatan eta, bereziki, Japoniako kulturaren eragin handia izan baitu.[2][5]
Zenbait fanzinetan egin zuen debuta, hala nola Sacoponchon (haren sortzaileetako bat izan zen) edo Compota de Manatín, eta, amaitzean, Anna Dédalus: El misterio de la mansión quemada izenburuko lehen monografikoa argitaratu zuen Miguel Ángel Giner Bou gidoilariarekin eta Núria Tamarit Castro irudigilearekin.[1][3][3]
Hurrengo urtean, 2016. urtean, Duerme Pueblo argitaratu zuen, berriro Núria Tamaritekin batera, eta Ari, cazador de dragones, Manuel Gutiérrezen gidoidun dragoi ehiztaria. Estatuko eta nazioarteko beste aldizkari eta fanzine batzuetan ere parte hartu du, hala nola 2000 AD, Xiulit, Nimio, Jot Down, Arrós Negre, Oiga Mire Mañana, Lis Fleurren edo Meinstrimen.[3]
Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da, frantsesa eta ingelesa barne. Bere lanez gain, Vicentek freelance irudi-lanak eta antologia eta fanzinetako kolaborazioak egiten ditu.[2] Valentziako irudigile elkartearentzat egiten du lan.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.