Xosé Manuel Martínez Oca

idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Xosé Manuel Martínez Oca

Xosé Manuel Martínez Oca (A Estrada, 1942ko ekainaren 1a) idazle galiziarra da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Xosé Manuel Martínez Oca
Thumb
Bizitza
JaiotzaA Estrada, 1942ko ekainaren 1a (82 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Itxi

Biografia

Xose Manuel Martinez Oca narratibako Pedron de Ouro sariaren lehen aldietako ipuin finalistak argitaratuz plazaratu zen literaturaren munduan. 1979an eta 1982an, irabazlea izan zen, ordurako sariak Modesto R. Figueiredo izena hartua zuela. 1981ean, Las Palmasko Casa de Galicia saria irabazi zuen, Os lóstregos e a carballeira lanarekin (Xerais argitaletxea), eta 1983an, berriz, Blanco Amor saria, Beiramar obrarekin (Xerais). Besteak beste, Os Chapurros (Edicios do Castro, 1983) eta Detrás do silencio (Sotelo Blanco argitaletxea, 1986) kontakizun liburuen egilea da, baita As florestas do Mañuema eleberriarena ere (Xerais, 1988): eleberri horretan, erdialdeko Afrikara egindako espedizio bat kontatzen du, Livingstone doktorearen bila egindakoa. O vicio nefando (Baia argitaletxea, 2009) eta Tres en raia ere (Baia, 2022) argitaratu ditu. 2022an, Escritor na súa Terra ospakizunean omendu du Galizierazko Idazleen Elkarteak (AELG).[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.