From Wikipedia, the free encyclopedia
Xifra (hebreeraz: שִׁפְרָה, Šīp̄ərā) eta Pua (hebreeraz: פּוּעָה, Pūʿā) Itun Zaharreko pertsonaiak dira, israeldar haurren genozidioa[1] aldi baterako saihestu zuten bi emaginak. Irteeraren liburuaren arabera, Egiptoko erregeak edo faraoiak agindu zien hebrear mutiko guztiak hiltzeko, baina uko egin zioten. Faraoiak galdetuta, israeldar emakumeak azkar erditzen zirela esan zioten, eta, beraz, haurrak jaio ziren emaginak iritsi baino lehen[2]. Jainkoak lagundu egin zien ondorengoak emanez[3].
Talmudek dio Xifra Jokebed zela, Moisesen ama, eta Pua Miriam, Moisesen arreba. Beste bertsio baten arabera, Pua Elisabet zen, Aaronen emaztea. Nahiz eta testuak emagin hebrear gisa aipatzen dituen[4], iritzi batzuek diote ez zirela hebrearrak edo konbertitu egin zirela[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.