From Wikipedia, the free encyclopedia
Xantipa (antzinako grezieraz: Ξανθίππη, Xanthíppē) Sokratesen emaztea eta Lanprokles, Sofronisko eta Menexenoren hiru seme-alaben ama zen. Xantipa grezieraz "zaldi hori" esan nahi du, ξανθός xanthós ("hori") eta ἵππος híppos ("zaldia"). Berari buruz idatzitako gertaerek erakusten dute karakte eta nortasun handiko emakumea izan zela.[1]
Xantipa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, K.a. V. mendea |
Bizilekua | Antzinako Atenas |
Heriotza | K.a. IV. mendea ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sokrates |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Xantiparen eta Sokratesekin izan duen harremanaren inguruko lehen eskuko iturri gutxi daude; haren izena apenas aipatzen dute Xenofontek eta Platonek Fedon elkarrizketan. Azken horretan, aipatzen da Sokratesen dizipuluek Xantipa aurkitu zutela bere semeetako bat besoetan zeramala, haren sententziaren eguneko goizean.[2] Une hartan Sokratesek hirurogeita hamar urte zituela kontuan hartuta, ondorioztatu izan da Xantipak hogeita hamar urte inguru izango zituela Sokrates hil zenean.[3]
K.o. II. mendean, Diogenes Laerziok filosofo ospetsuenen bizitzak, iritziak eta esaldiak lanean bildu zuen ondorengo mendeetan oihartzuna izango zuen pasadizoetako bat: eztabaida baten ondoren, Xantipak ur zikinez beteriko ontzia burutik behera bota omen zion Sokratesi; Horrek, lasaitasuna galdu gabe, trumoiak erauntsi bilakatzen direla erantzun omen zuen.[4]
Pizkundean, garai klasikoko pertsonaiek protagonismoa berreskuratu zutelarik, Xantia izaera txarra duen emakumearen eredu gisa erabili zen, neurri batean Sokratesengan pertsonifikatutako filosofo-idealaren kontrapeso gisa. Shakespeareren Otzandutako piztitxoan Katerina Xantipa moduko emakume edo okerrago batekin konparatua izan zen. 1. ekitaldiko 2. eszenan.
Historian zehar dikotomia matxista baten bidez eta beti Sokratesen bertuteak goraipatzeko asmoz (tenperatua, gogoetatsua, ulerkorra), Xantipa, umoregabe, suminkor eta jeloskor bezala deskribatua izan da. Horrela eraikitako arketipo matxistan, filosofoak arrazoi gorena zuen eta bere emazteak errealitate sentigarrian oinarritutako eguneroko bizitza.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.