From Wikipedia, the free encyclopedia
Woodstock jaialdia (ingelesez: Woodstock Festival edo soilik Woodstock, garaiko izen ofiziala Woodstock Music & Art Fair izan zen, euskaraz: «Woodstock musika eta arte azoka») Estatu Batuetako New York estatuko White Lake udalerrian ospatutako musika jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen. Garai hartako Rock and Roll jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuena izan zen. 1969ko abuztuaren 15etik 17rako egunetan ospatu zen, izan zuen arrakastagatik, 18ra arte luzatu bazen ere.
Hasiera batean, Woodstock herrian egitekoa zen, New Yorkeko estatuko Ulster konterrian, baina bertakoek ez zuten nahi eta Sam Yasgur izan zen bere aita Max Yasgur familiaren lurrak uztera eraman zuena.
Woodstock sekula izandako musika eta arte jaialdi hoberenetakoa dugu. Antolatzaileek 60.000 pertsona inguru espero bazuten ere, 400.000 eta 500.000 artean dago han bildu zen jendetza eta 250.000 bat ere ezin iritsirik geratu zirela uste da. 3 egunetako sarrerak 18 dolar balio izan zituen.
AEBetako belaunaldi hura Vietnameko gerraz nazkatuta zegoen eta bakea eta amodioa eskatzen zuten, indarrean zegoen sistema baztertu nahian. Woodstock hau denaren ikur bihurtu zen eta han bildu zen jende gehiena besteek hippie esaten zieten haiek ziren. AEBetan 60ko hamarkada bukaeran eman zen mugimendu hau eta txima luze eta amuletoak nagusitu ziren, neska gona luzeak, kolore biziak, ortzadarra banderan eta bakearen ikonoak.
Hippiak Vietnameko gerraren aurka zeuden eta horregatik Jimi Hendrixek gitarra elektrikoaz bakarrik jo zuen ereserkia, gobernuaren gerra joera haien protestan. Bakea, amodio librea, komunak, ekologia, musika eta artea ziren haien idealak.
Jaialdiko gauetan sexua eta drogak erruz erabili ziren, LSDa eta marihuana, batez ere. Eta, dena rock musikan bilduta. Jaialdian zehar, 2 jaiotza izan zirela uste da eta 3 heriotza, behintzat, ere bai: bata heroina sobredosiaz, bestea apendizeaz eta azkena, berriz, traktore istripuz.
Antolatzaileentzat galerak besterik ez ziren aurreikusi, baina dokumentalaren arrakastak bira eman zien kontuei eta errentagarria izan zen. Michael Wadleighek zuzendu zuen Woodstock (Woodstock. 3 Days of Peace & Music) dokumentala eta Martin Scorsese eta beste batzuk editatu zuten. 1970ean estreinatu zuten eta Oscar Saria irabazi zuen.
Gerora, beste jaialdi batzuk ere izan dira 1979, 1989, 1994 eta 1999an.
2009an, Ang Leek Taking Woodstock filma zuzendu zuen, Sam Yasgurren irudiaz hasi eta kontzertuen antolaketa agertu nahian.
Asko izan ziren joatekotan izan zirenak eta, arrazoi bat edo beste, ez zirenak han izan. Hauek dira horietako adibide batzuk:
« | We waited 25 years to hear this. Ladies and gentlemen, Mr. Bob Dylan! | » |
« | Jaialdietan aspertuta geunden, atsedena behar genuen... eta denetan hoberena galdu genuen! | » |
Hasiera ofiziala 17:07an izan zen, Richie Havensekin. Richie Havens - 17:07 - 19:00
Swami Satchidananda - jaialdirako deialdia - 19:10 - 19:20 Sweetwater - 19:30 - 20:10
Bert Sommer - 20:20 - 21:15'
Tim Hardin - 21:20 - 21:45
Ravi Shankar, euripean izan zen kontzertu hau - 22:00 - 22:35
Melanie Safka - 22:50 - 23:20
Arlo Guthrie - 23:55 - 0:25
Joan Baez- haurdun 6 hilabetez - 0:55 - 2:03
Quill - 13:20 - 14:00
Country Joe McDonald- 14:20 - 14:45
John Sebastian- 15:10 - 15:35
Keef Hartley Band - 16:00 - 17:00
Santana- 17:15 - 18:00
Incredible String Band- 18:30 - 19:15
Canned Heat (banda) - 20:00 - 21:00
Mountain - 21:30 - 22:30
Grateful Dead - 12:00 - 1:00
Creedence Clearwater Revival- 1:30 -2:15
Janis Joplin with The Kozmic Blues Band - 2:30 - 3:15
Sly & the Family Stone - 3:30 - 4:30
The Who- 5:00 - 6:30
Jefferson Airplane- 7:00 - 8:30
Joe Cocker - 15:30 - 16:10
Joe Cockerren ondoren, izugarrizko eurijasa izan zen eta etena egin behar izan zuten.
Country Joe and the Fish 20:00 - 20:30
Ten Years After- 21:00 - 22:00
The Band - 22:30 - 23:30
Johnny Winter - 12:00 - 1:00
Blood, Sweat & Tears - 1:30 - 2:30
Crosby, Stills, Nash & Young - 3:00 - 4:30 Bi set ezberdinetan banatu zuten emanaldia. Chip Monckek horrela iragarri zuen taldearen izena
Acoustic Set
Electric Set
Neil Young ez zen ia set akustiko osoan agertu -Mr. Soul eta Wondering' bai-eta gero batu zitzaien Crosby, Stills & Nash taldekoei. Gainera, ez zuen filmatua nahi izan, gero argitu zuenez, distrakzioa suposatzen baitzuen, bai beretzat eta baita entzulegoarentzat ere. Youngen Sea of Madness abestia hilabete geroago izandako Fillmore Easteko kontzertuan grabatu zuten eta albumean txertatu zuten hura ere.
Paul Butterfield Blues Band - 5:00 - 6:00
Sha-Na-Na - 6:30 - 7:30
Jimi Hendrix - 8:30 - 10:00
Jimi Hendrix Experience bezala aurkeztu zuten, baina Hendrixek zuzenketa egin zien eta Gypsy Sun and Rainbows zela argitu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.