From Wikipedia, the free encyclopedia
Wisdom munduko eraztundun hegazti zaharrena dela uste da, 21. mendeko lehen laurdenean ezagutzen direnen artean bederen. Laysan albatros eme bat da, gutxienez 70 urte dituena. Urtero itzultzen da Pazifikoko Midway uharteetako puntu batera, Papahānaumokuākea naturgunera.[1]
Midway uharteetan 1956. urtean, Chandler Robbins ornitologo estatubatuarrak eraztundu zuen. Laysan albatrosak lehen aldiz 5 urterekin ugaltzen direnez, gutxienez 70 urteko adina (2021etik aurrera) kalkulatzen zaio txoriari. Bizi-itxaropen arrunta 50 urte ingurukoa dute.
Albatrosak monogamoak dira. Akeakamai bere bikote arrarekin, Wisdom-ek txita ugari hazi ditu 2012az geroztik, ziurrenik 30 eta 36 urte inguru bere bizitzan. Horren aurretik, ziurrenik, beste bikotekide batzuk izan zituen bizirik iraun zutenak.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.