William Gibson

From Wikipedia, the free encyclopedia

William Gibson

William Ford Gibson (Conway, Hego Carolina, AEB, 1948ko martxoaren 17a - ) estatubatuar-kanadiar idazlea da. Zientzia fikziozko generoko cyberpunkaren aita da. 1984an idatzi zuen "Neuromante" eleberriari esker mundu osoan ezagun egin zen. Liburu hori izan zen cyberpunk generoaren aitzindaria. Gibson izan zen sare informatikoen bidez sortutako espazio birtualari ziberespazio deitu zion lehenengoa. Johnn Mnemonic ipuin famatuaren egilea ere bada. Ipuin hau film bilakatu zuten 1995ean.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
William Gibson
Thumb
(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Ford Gibson
JaiotzaConway, 1948ko martxoaren 17a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
BizilekuaVancouver
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea 1977) Artean graduatu : Ingelesezko literatura
Emerson Preparatory School (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria, ekoizle exekutiboa, telebista-aktorea, zinema aktorea eta zinema gidoilaria
Lantokia(k)Vancouver
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Burroughs
Genero artistikoazientzia-fikzioa
cyberpunk
Steampunk
postcyberpunk (en)

williamgibsonbooks.com
Allocine: 243640 TV.com: people/william-gibson
Twitter: GreatDismal
Itxi

Bizitza eta obra

Kanadan egin zituen ikasketak. Lehenengo kontakizunak, zientzia fikziozkoak, 1970eko hamarraldiaren amaieran argitaratu zituen, Omni aldizkarian, eta bere lehen liburua, Neuromante (1984), ziberpunk izeneko zientzia fikziozko generoaren aitzindaritzat hartua da. Kritikari askoren ustez 1980ko hamarraldiko zientzia fikziozko eleberririk onena da Neuromante. Egileak obra hartan erabilitako hizkerak ospe handia hartu zuen eta mundu guztira zabaldu zen; handik atera ziren, esaterako, ziberespazio eta errealitate birtual esapideak. Obra horretan, ziberpunk generoan ohi denez, gizabanakoaren eskubideak gizartearen gaineko kontrola beren esku duten korporazioek mehatxaturik dituen gizartea islatu zuen Gibsonek.

Ziberpunk generoaren barruan sailkatzen diren obren artean azpimarratzekoak dira, orobat, Kromoa erretzen (1986) ipuin bilduma, eta Zero kondea (1986), Mona Lisa azeleratua (1988) edo Argi birtuala (1993) eleberriak.

1990ean Diferentziaren makina idatzi zuen, Bruce Sterlingekin batera, eleberri poliziakoaren eta intriga historikoaren osagaiak bateraturik, eta 1998an Idoru argitaratu zuen.

Dena dela, zientzia fikzioaz gainera, beste molde literario batzuk ere landu ditu, ondorengo obra hauetan: Dream Jumbo (1989), saio artistiko bati egokituriko testua, eta Agripa, hilen liburu bat (1992), bere aitaren omenez euskarri informatikoan eginiko olerkia, irudiez eta testuez osatua.


Erreferentziak

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.