Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
William Cameron Menzies (New Haven, Connecticut, 1896ko uztailaren 29a - Los Angeles, Kalifornia, 1957ko martxoaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, arte zuzendari eta ekoizlea izan zen, Oscar Sari bi jasotakoa. Kolorea erabiltzen aurrenekoetakoa izan zen. 1924an ekin zion Hollywooden lan egiteari, The Thief of Bagdad (1924) ekoizpenean parte hartuta. Jarraian datoz The Bat (1926), The Dove (1927), Sadie Thompson (1928), eta Tempest (1928). David O. Selznickek Gone with the Wind 1939ko filmean parte hartzeko deitu zuen, aurreko urtean The Adventures of Tom Sawyer ekoizpenean egin zuen lana gogoko izan zuelako. Around the World in Eighty Days (1956) ekoizpena izan zen bere azken filma, minbiziak jota hil baitzen hurrengo urtean. Menziesen zuzendari lanak urriak izan ziren, baina horien artean berebiziko garrantzia dauka Things to Come (1936) filmak, Herbert George Wells idazleak sortutako gidoi batean oinarrituta.
William Cameron Menzies | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Haven, 1896ko uztailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Beverly Hills, 1957ko martxoaren 5a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Art Students League of New York (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, ekoizpen diseinatzailea, zinema ekoizlea, errealizadorea eta produktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Arte zuzendari jardun zuen honako film hauetan:
Ekoizpenaren diseinua:
Zuzendari:
Ekoizle:
Gidoilari:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.