antropologo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
William Anthony Douglass —batzuetan abizena Douglas idazten dioten arren, bukaeran bi s ditu haren abizenak— (Reno, Nevada, 1939ko abenduaren 24a),[1] Ameriketako Estatu Batuetako antropologoa da, Nevadako Unibertsitateko Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua. 1963az geroztik, Euskal Herrian hainbat landa lan egin ditu, batez ere Etxalarren (Nafarroa) eta Aulestian (Bizkaia). Amerikan eta Australian ere ikertu du euskaldunen presentzia.[2]
William Anthony Douglass | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reno, 1939ko abenduaren 24a (84 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nevadako Unibertsitatea Renon 1961) Artean graduatu Chicagoko Unibertsitatea 1967) Doktoretza Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Osloko Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea 1966) Arte-masterra |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nevadako Unibertsitatea Renon (1967 - 1999) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Center for Basque Studies |
Giza antropologiaz arduratu da Nevadako, Madrilgo eta Chicagoko unibertsitateetan. 1963. urtetik 1970era bitartean Aulesti (Bizkaia) eta Etxalar (Nafarroa) herrietan bilketalanak egin zituen, eta Amerika mendebaldeko euskal artzainen komunitateak aztertu zituen. Nevadako Renoko Unibertsitatean Basque Studies Program zelakoa, egun Center for Basque Studies, sortu eta horren arduradun izan zen hogeita hamar urtez (1967-1997); zentro horren koordinatzaile emeritua da. Besteak beste, Euskal Herriari eta euskal diasporari buruzko ikerketa ugari egin eta argitaratu ditu.[3]
1984ko urriaren 2an, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.[4] 1998ko apirilaren 24an, Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen, merezimendu hauek aipatuta: Douglassek sortu zuen Basque Studies Program delakoa, Renon, Nevadako Unibertsitatearen barruan; eta ezin konta ahala liburu eta artikulu idatzi ditu (besteak beste, Death in Murelaga eta Amerikanuak).[5] 1999ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Lagun Onari goraipamena eman zion, arrazoi hau azalduta: «nabarmen lagundu du euskal kulturaren historia ikertzen eta euskal kultura nazioartean ezagutarazten».[6]
2005ean, bere liburutegia dohaintzan eman zion Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP). Antropologiari buruzko euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko 6.000 argitalpen jaso zituen NUPek.[7]
2006ko bake-prozesuan bitartekari gisa ibili zen, isilpean.[8]
2013ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.