Werder Bremen
From Wikipedia, the free encyclopedia
SV Werder Bremen (izen osoa Sportverein Werder Bremen von 1899 e. V.) Alemaniako futbol talde oso ezaguna da, Bremen hirikoa. Emaitza onak izan ditu, lau liga eta sei kopa irabazteaz gain 1992an Europako Errekopa ere irabazi baitzuen.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Die Werderaner (ibaiko irlakoak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Weserstadion edukiera: 42.500 lagun inaugurazioa: 1924 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Marco Bode | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Ole Werner | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Historia
1899ko otsailaren 4ean kirol jantziak sari gisa irabazi zituzten hamasei ikaslek sortu zuten Fußballverein Werder taldea. Werder aintzinako alemanierazko hitza da, zeinak "ibaiko penintsula" esan nahi duen, hor baitzegoen ikasleek futbolean jokatzen zuten zelaia. 1920an beste kirol batzuetan ere parte hartzen hasi zen eta izena aldatu zuen, Sportverein Werder Bremen, gaur egun daukana hain zuzen ere. Futbola zen beren aurreneko kirola eta Alemania osoan lehen entrenatzaile profesionala hartu zuten 1922an. Ez zuen emaitza handirik izan hala ere.
30. hamarkadan sarritan irabazi zuen eskualdeko txapelketa, ez ordea Alemaniakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren aldaketa handiak ezagutu zituen. Bundesliga sortu aurreko urteetan Alemaniako iparraldeko bi talde indartsuenetako bat zen, bestea Hamburger SV izanik.
Bundesliga 1964ean jokatzen hasi zen eta Werder Bremen izan zen bigarren ekitaldiko txapelduna. 1967-68 denboraldian bigarren egin ondoren taldearen emaitzak kaxkartu egin ziren, 1981ean bigarren mailara jeitsi zen arte. Urte bete ondoren berriz Bundesligara itzuli eta garai onenari hasiera eman zioten 1983, 1985 eta 1986an bigarren eta 1988an berriz ere txapeldun gelditu zirelarik. 90. hamarkada oraindik eta bikainagoa izan zen, liga bat (1993), hiru kopa (1991, 1994, 1999) eta 1992ko Europako Errekopa irabaziz.
2004ean liga eta kopa irabazi zituen Alemanian. 2009an Alemaniako Kopa irabazi eta UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen Ukrainako FC Shakhtar Donetsk taldearekin 2-1 galdu zuelarik.
2021. urtean maila galdu zuen.
Uniformea
Kolore berdea eta zuria konbinatzen ditu Werder Bremen taldeak bere ekipamenduan.
|
|
|
|
|
Palmaresa
Alemanian: 15
- Bundesliga (4): 1965, 1988, 1993 eta 2004
- Alemaniako Kopa (6): 1961, 1991, 1994, 1999, 2004 eta 2009
- Alemaniako ligako kopa (1): 2006
- Alemaniako Superkopa (4): 1988, 1993, 1994 eta 2009
Nazio artean: 2
Europako Errekopa
- Txapelduna (1): 1992
UEFA Europa League
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2009
UEFA Intertoto Kopa
- Txapelduna (1): 1998
Euskal taldeen aurkako partidak
Werder Bremenek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2009-10 | UEFA Europa League | Liga fasea | Werder Bremen Athletic | 3-1 0-3 | Athletic Werder Bremen |
Aurtengo denboraldiko jokalariak
Atezainak: 1 Tim Wiese, 33 Christian Vande, 40 Nico-Stéphàno Pellatz
Atzelariak: 2 Sebastian Boenisch, 3 Petri Pasanen, 4 Naldo, 5 Pierre Womé, 8 Clemens Fritz, 13 Duško Tošić, 15 Patrick Owomoyela, 29 Per Mertesacker
Erdilariak: 6 Frank Baumann, 7 Jurica Vranješ, 10 Diego, 11 Mesut Özil, 20 Daniel Jensen, 22 Torsten Frings, 24 Tim Borowski, 25 Peter Niemeyer, 31 Kevin Artmann, 36 Max Kruse, 38 Amaury Bischoff
Aurrelariak: 9 Markus Rosenberg, 14 Aaron Hunt, 17 Ivan Klasnić, 18 Boubacar Sanogo, 23 Hugo Almeida, 28 Kevin Schindler, 34 Martin Harnik
Jokalari historiko ezagunak
Kanpo estekak
- (Alemanez) webgunea
2022-23ko Alemaniako Bundesliga | ![]() |
---|---|
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.