Wakayamako gaztelua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wakayamako gaztelua (japonieraz: 和歌山城 Wakayama-jō ) Japoniako izen bereko prefekturan kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da. Gainera, hiriko toki historikorik ezagunena da.
Wakayamako gaztelua | |
---|---|
和歌山城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Wakayama |
Core city of Japan | Wakayama |
Koordenatuak | 34°14′N 135°10′E |
Historia eta erabilera | |
Suntsiketa | 1945 |
Berreraikuntza | 1957 |
Jabea | Asano Yoshinaga (en) Tokugawa Yorinobu (en) |
Komisarioa | Toyotomi Hidenaga (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria eta hormigoia |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero |
Webgune ofiziala | |
Wakayaman izan zen lehen gaztelua Ōta gaztelua izan zen. 1585 urtean Toyotomi Hideyoshik erasotu Negoro-jiko setioaren ondoren tenplu hartako monjeak bertan babestu zirenean. Hideyosik mendietako ubide eta puytzuak bertara bideratu zituen eta uholdeak gaztelua suntsitu zuen. Horrela eskuratu zuen gaztelua eta monje gerlariek errenditu eta seppuku bidez beren buruaz beste egin zuten.
Toyotomi Hideyoshiren anaia zen Toyotomi Hidenagak gaztelu berria eraiki zuen, Wakayamako gaztelua. 1600 urtean Tokugawatarren esku gelditu zen Asano Yoshinagaren gidaritzapean. 1615ean Osakatik gaztelua berreskuratzera etorri ziren 3.000 soldadu baina gazteluan 5.000 zeuden eta erasoa ezereztatu zuten.
1867 arte jauntxo feudalek erabilia izan zen baina 1868ko Meiji berrezarkuntzaren ondoren publikoari ireki zizkion ateak.
Gazteluaren gaur egungo itxura XVII mendeko berrikuntzek eman zioten. Hala ere esan behar da Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izanb zela eta orain dakusagun gaztelua ondoren berreraikitako erreplika dela.
Hiru solairutako gaztelua da eta lurrez, egurrez eta harriz egina dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.