Volos

From Wikipedia, the free encyclopedia

Volosmap
Remove ads

Volos (grezieraz: Βόλος) Greziako hiri bat da, eremu kontinentalean dagoena, Atenas hiriburutik 326 km inguru iparralderantz eta Tesalonikatik 215 km inguru hegoalderantz. Magnesiako unitate periferikoko hiriburua da.

Datu azkarrak Volos Βόλος, Administrazioa ...

Pagasesko golkoaren eremu sakonenean eraikita dago Volos, Pelion mendiaren (Zentauroen herrialdean) magalean. Greziako nekazaritza-eskualde aberatsena den Tesalonikaren itsasorako bidea Volostik da. Besteak beste, Volos Greziako itsas merkataritza-porturik handienetarikoa da, eta ferrien ontzi-zirkulazio handia ere badago, Skiathos, Skopelos eta Alonnisos uharteetara joan-etorriak egiten direnez. Hiriaren kanpoaldean industria-gunea dago.

Bestalde, Volosko konurbazioan 144.000 biztanle daude, eta udalerri hauek osatzen dute: Volos, Nea Ionia eta Yolcos udalerri nagusiek, eta hiri inguruko beste herri txikiagoek.

Hiriko ekonomia-jarduera nagusiak, lantegiak, merkataritza, zerbitzuak eta turismoa dira.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Volos (1958–1983)), Hila ...


Remove ads

Historia

Gaur egungo Volos hiria, antzinako Yolcos, Demetrias eta Pagasae hiri zaharren eremuan eraikita dago. Edozein modutan ere, Volostik mendebaldera Diminiko aztarnategi arkeologikoa dago, Neolito aroko arrastoekin: K.a. 4000-1200 urteetako akropolia, harresia eta hilobiak daude, besteak beste. Seskloko aztarnategia ere inguruan dago; K.a. 6000. urte inguruko Greziako akropoliaren aztarnak eta Neolito aroko eraikinen arrastoak gorde dira, besteak beste.

Remove ads

Biztanleriaren bilakaera

Informazio gehiago Urtea, Biztanleria ...
Thumb
Volos, itsasotik ikusita

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads