From Wikipedia, the free encyclopedia
Viola Patricia Amherd (Brig-Glis, 1962ko ekainaren 7a) suitzar politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea da 2024ko urtarrilaren 1etik.
Jurisprudentzia ikasi zuen Friburgoko Unibertsitatean eta 1987an lizentziatu zen. Abokatu eta notario gisa lan egin zuen bere bulegoan.
Bere ibilbide politikoa udal mailako karguetan hasi zuen. 2005etik 2018ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen, Valaisko kantonamenduaren ordezkari gisa. 2018an, Suitzako Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten, eta Defentsa, Babes Zibil eta Kirol Departamentu Federalaren ardura hartu zuen. 2022an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoari atleta errusiar eta bielorrusiarrak kanporatzeko eskatu zion.
Suitzako Kontseilu Federaleko presidenteordea izan zen 2023an, eta Suitzako Konfederazioko presidentea 2024an.
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.