From Wikipedia, the free encyclopedia
Viktor Lvovitx Kortxnoi (errusieraz: Ви́ктор Льво́вич Корчно́й) (Leningrado, 1931ko martxoaren 23a - Wohlen, Suitza, 2016ko ekainaren 6a) sobietar-suitzar xake jokalaria eta Nazioarteko Maisu Handia izan zen. Munduko xake txapelketa irabazterik lortu ez duen xakelari hoberentzat hartua da Paul Keres eta Akiba Rubinsteinekin batera. Luzaz egon zen goi mailan eta munduko 100 jokalari onenen zerrendan egon zen 2007 arte (75 urte zituen orduan)[1]. Bere bizitzako azken urteak Suitzan eman zituen eta suitzar naziotasuna zuen.
1976an Sobietar Batasunetik Herbehereetara ihes egin zuen. Handik gutxira bi aldiz jokatu zuen munduko xake txapelketa, 1978an eta 1981n, eta biak galdu zituen Anatoli Karpoven aurka. Kortxnoik Sobietar Batasuna berriki utzia zuenez gero, presio politikoak tarteko, Karpoven aurkako txapelketa horiek tentsio eta polemika handikoak izan ziren.
SESBeko xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1961, 1962, 1964 eta 1970), Xake Olinpiadetan SESBeko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen sei aldiz (1960, 1966, 1968, 1970, 1972 eta 1974) eta Europako taldekako xake txapelketa bost taldiz (1957, 1961, 1965, 1970 eta 1973). 2006an Munduko Senior Xake Txapelketa irabazi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.