Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Victor Victoria (euskaraz Viktor Viktoria) 1982ko Blake Edwards estatubatuar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako komedia musikal filma bat da. 1933an Reinhold Schünzelek zuzendutako Viktor und Viktoria alemaniar filmaren berregokitzapena da. Julie Andrews, James Garner, Robert Preston, Lesley Ann Warren eta Alex Karras aktoreek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabaziz (Leslie Bricusse eta Henry Mancini).
1934, Paris. Victoria (Julie Andrews) lanik topa ezinda txirotasunean bizi den opera abeslaria da. Kabareteko abeslari baten laguntzaz (Robert Preston) gizon gisa mozorrotu eta Victor izena bereganatuko du. Kabaret batean transformista («gizonezkoaren itxurak egiten dituen emakumea, emakume itxurak egiten dituen bitartean») bezala lana topatu eta bere ikuskizunek gero eta arrakasta gehiago izango dute. Inork ez du emakumea denik susmatuko, ezta berataz maiteminduko den estatubatuar negoziogizonak ere (James Garner).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.