From Wikipedia, the free encyclopedia
John Rhys-Davies (1944ko maiatzaren 5a, Ammanford, Carmarthenshire) galestar jatorriko aktore ingelesa da.
John Rhys-Davies | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ammanford, 1944ko maiatzaren 5a (80 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Waikato eskualdea Man |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art Ekialdeko Angliako Unibertsitatea Truro School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
| |
Bere bi gurasoak galestarrak ziren: ama Mary Margaretta Phyllis Jones, erizaina, aita berriz Rhys Davies, ingeniari mekanikoa eta koloniar ofiziala. Haurtzaroa Galesko Ammanford hirian eta Tanzania artean iragan zuelarik.
Hasiera batean literatura klasiko ugari irakurtzeak idazle izateko helburura bultzatu zuen, baina azkenik antzeztu eta gidoiak idazteko aukerak aktore izatera eraman zuten.
Royal Academy of Dramatic Arts eta Norwich konderrian dagoen East Angliako unibertsitatean ikasi zuen, han William Shakespearen antzerki lanen estiloko aktorea bilakatuz graduatu zelarik, honek epika motako pertsonaiak antzezteko joera erakarri zion. Othello, Hamlet, Macbeth, Henrike IV.a, Hedda Gabler eta Molièren Misantropoa antzeztu izan ditu.
Bere antzezpen ezagunenen artean Shogun telesaileko Rodrigues portugaldar itsasgizona eta Robin of Sherwood telesaileko Rikardo III.a Lehoi Bihotz daude. Indiana Jonesen filmetan protagonistaren adiskidea den Sallah delakoaren papera antzezten ere parte hartu du (Raiders of the Lost Ark eta Indiana Jones and the Last Crusade); bai eta 1985eko King Solomon's Mines, 1986ko Firewalker eta 1987ko James Bonden The Living Daylights filmako Puskin sobietar jenerala ere; Lost World eta Return to the Lost World filmetan Challenger profesorea antzeztu du; Sliders telesailan Maximilian Arturo profesorea antzeztu du; y en la Eraztunen Jaunaren zinema trilogia Gimli pertsonaia antzeztu eta Barbol pertsonaiari ahotsa ipini zion.
1966an lanbidez itzultzailea den Suzanne A.D. Wilkinson-ekin ezkondu eta bi seme izan zituzten: Ben eta Tom. 1980ko hamarkadaren hasieran banandu egin ziren, halere emazte ohiak Alzheimer gaixotasuna duenetik bien artean harreman estua dute.
2004tik aurrera Man Uhartea kokatzen den jabego batean Lisa Manning bere bikotekidearekin batera bizi da, Maia izeneko alaba bat dutelarik. Bere bizitza Estatu Batuetako Los Angeles hiria eta Erresuma Batuaren artean banatzen du. John Rhys-Davies auto bildumazalea da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Rhys-Davies |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.