Vianako udaletxea
Nafarroa Garaiko hiriaren udaletxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko hiriaren udaletxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Vianako udaletxea Nafarroa Garaiko Viana herrian dago. XVII. mendeko eraiki zibila da. Fatxada harmoniko eta soilki apaindua, estilo barroko frantses, arrazionalista eta klasikokoa da.[1]
Foruen plazaren mendebaldean dago, elizaren ondoan. Eraikina Juan Raón arkitekto frantsesak diseinatu zuen XVII. mendean. Obra Calahorrako Domingo eta Juan Descobaza obra-maisuei esleitu zitzaien, zilarrezko 4000 ezkututan. Ziuraski 1688an eraikitzen amaitutako udaletxeak, estilo barrokoko fatxada dauka, erdi puntuko arkudun galeria baten gainean altxatua. Eraikuntzaren bigarren zatian, balkoi korritua dago eta alboetan bi dorre. Fatxadak, bestetik ere, Espainiako Erresumaren armarri historikoa ere erakusten du.
Udaletxeko bilkura-aretoan Santa Maria Magdalena hiriko zaindariaren bustoa eta erlikia-ontzia dago. Erlikia Najerako Santa Maria monasteriotik dator eta 1688an bere abadeak frai José Pérez de Lanciego vianesa laga zuen. Santuaren irudia Francisco Añoa y Busto Zaragozako artzapezpikuak 1750ean bere jaioterriari egindako oparia izan zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.