txirrindulari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Veronica Ewers (Moscow (Idaho), AEB, 1994ko irailaren 1a) Estatu Batuetako errepideko txirrindulari profesionala da.
Veronica Ewers | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Moscow, 1994ko irailaren 1a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
EF Education-Tibco-SVB (en) | 2021eko abuztuaren 24a-2023 |
Fount Cycling Guild (en) | 2020-2021eko abuztuaren 23a |
EF-Oatly-Cannondale (en) | 2024- |
Parte-hartzailea
|
Idahon jaio zen eta Willamette Unibertsitatean (Salem, Oregon) ikasketak egiten ari zela futbolean jokatu zuen, hirugarren mailan. Gaztelanian eta antropologian diplomatu zen.
2019an Washingtonen egin zuen lehenengo txirrindulari lasterketa. 2021ean hirugarren egin zuen Estatu Batuetako errepideko txapelketan, Knoxvillen, eta Education First taldeak fitxatu zuen. Talde berriarekin bigarren postua lortu zuen Joe Martin Stage Racen.
2022an denboraldi bikaina egin zuen eta Euskal Herrian egin zuen astebetean Clásica Féminas de Navarra irabazi[1] eta Nafarroako beste klasikoan eta Durangon bigarren postuak lortu zituen[2].
2023an Italiako Giroan lasterketa guztian bigarren postuan egin zuen eta aken etapan atzeratu eta azkenean laugarrena izan zen[3]. Frantziako Tourrean ere hartu zuen parte baina seigarren etapan eroriko latza izan zuen[4].
2024an lasterketaren bat egin zuen,Espainiako Itzulia esate baterako, baina osasun arazoek eraginda urte sabatikoa hartzea erabaki zuen[5].
2021
2022
2023
Itzuli Handia | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 |
---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 4. | — |
Frantziako Tourra | — | 9. | UT | — |
Espainiako Itzulia | — | — | 17. | 46. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.