Vergonha (lotsa, okzitanieraz), zenbait okzitaniarrek Frantziako estatuaren hizkuntza politikak bereziki okzitaniera hiztunentzat izandako eragin negatiboak adierazteko erabiltzen duten izena da. Vergonha norberaren (edo norberaren gurasoen) hizkuntza ez frantsesaz lotsa sentiaraztea da, esklusio eta umiliazio ofizialen bitartez eskoletan eta ukapenaren bitartez komunikabideetan. Zenbaitek linguizidio edota hizkuntza-hilketa saiakera modura ikusi izan dute.
Oihartzuna okzitanierazko musika eta literaturan
Ives Roqueta autoreak Frantzian okzitaniar izatearen lotsa azaltzen du Aprene webgunean idatzitako testuan[1]:
Gorria bueltaka dabil nire buruan, Haserrez nago gorri, gorria da nire matxinada. Gorria naiz, nire gainean isuritako ardoa, Corbièreseko bideetan. Gorria nire burmuina hesitzen ari da, Lotsaz nago gorri: Okzitanieraz mintzatzen naiz. Gorria naiz, gorria nire aurpegiko odoletik. Altxa! Non dago gure arbasoen odola?
Claudi Martik Frantziar hezkuntza sistemaren ilunzalekeria dudatan jartze ndu Perqué m'an pas dit? (Zergatik ez didate esan?) poeman [2].
Ume guztien modura, eskolara joan nintzen;
Ume guztiei modura, irakurtzen irakatsi zidaten,
Hainbat kanta abestu zizkidaten, istorio asko irakatsi: Lutezia... Paris... Paris...
Baina zergatik, o zergatik ez zidaten esan nire hizkuntzaren izena eskolan?
Gure irakasleak Frantziako errege handi hari buruz hitz egingo zigun
Txiroen aurrean belaunikatuz: benetako saindua, San Luis hori!
Bakoitza eta guztiak maitatzen zituen eta pobreziari aurre egin zion: benetako saindua, San Luis hori!
Baina zergatik, o zergatik ez zidaten eskolan esan nire aberria hil zuela?
Eta hazten gindoazela, hiru hizkuntzatan mintzatu behar ginen;
Teknikari ona izateko, hiru hizkuntza behar dituzu,
Eta Ingelesa eta Alemaniera eta Erroman idazten dutena, teknikari ona izateko.
Baina zergatik, o zergatik ez zidaten esan nire hizkuntzaren izena eskolan?
Agian jakintza asko dago gure begietatik egia ezkutatzen;
Gure kabuz ikasiko dugu askatasunak ez duela agintzen Lurrean;
Ikasiko dugu, Indiako gosetea, eta afrikarren lutua eta Che Guevararen heriotzari buruz,
Eta bai, ikasiko dugu zergatik ez ziguten esan gure aberriaren izena eskolan...
Ikus,gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.