From Wikipedia, the free encyclopedia
Vadoluengoko Ituna Gartzea IV.a Remiritzek eta Ramiro II.a Aragoikoak sinatutako hitzarmena izan zen. Vadoluengon izenpetu zen, egungo Zangozatik gertu, 1135eko urtarrilean, Orti Gartzeitz Caxalen lanari esker. Itunean Gartzea Remiritzek onartu zuen Ramiro II.aren basailu izatea, Iruñeko errege izatearen truke. Horrezaz gainera, "Gartzearen aita" titulua eman zitzaion Ramirori. Ramiro fraidea zenez gero, hura hil ondoan Aragoiko Erresuma bere eskuetara igaroko zela espero zuen Gartzea Remiritzek.[1][2] Itunak ez zuen luze iraun, Ramiro II.ak Ines Poitoukoarekin ezkondu eta Petronila Aragoikoa jaio zelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.