Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Moisei Markovitx Goldstein (errusieraz, Моисей Маркович Гольдштейн) eta V. Volodarski (errusieraz, В. Володарский) moduan ezaguna, (1891ko abenduaren 11 – 1918ko ekainaren 20a) Ukrainan jaiotako boltxebike judua izan zen[1].
V. Volodarski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Моисей Маркович Гольдштейн |
Jaiotza | Staryi Ostropil (en) , 1891ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako errepublika Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Heriotza | San Petersburgo, 1918ko ekainaren 20a (26 urte) |
Hobiratze lekua | Field of Mars (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: attempted murder (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta iraultzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | San Petersburgo eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Bund Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Politikan 1905ean sartu zen, 14 urte zituela, lehenik Bund judu alderdian eta gero “Spilka” deitutako ukrainar alderdi sozialista eta nazionalista batean. Spilka laster mentxebikeekin lerratzerakoan, alderdi honetako kide egin zen Volodarski. 1908an eta 1911an atxilotu egin zuten, 1913an aske geratzean AEBtara erbesteratu zen. Lehen Mundu Gerrarekin bat, Volodarski mentxebikeen ezkerreko adarrarekin (gudaren kontrakoekin) batu zen. AEBn gudaren kontrako errusiar sozialista erbesteratu gehienak boltxebikeak zirenez, pixkanaka tesi horietara mugitzen hasi zen Volodarski, batez ere, AEBn ere bazegoen Bukharinen bidez[1].
1917ko maiatzean, ostean Errusiara itzuli zenean, Mezhraionka taldearekin bat egin zuen (boltxebikeen eta mentxebikeen arteko batasuna bilatzen zuen taldea), eta Mezhraionkak uztailean boltxebikeekin bat egiterakoan, Volodarski ere boltxebikeekin bat lerratu zen. Uztaileko Egunetan zehar, oraindik alderdikide ez zela (Mezhraionkak oraindik ez zuen boltxebikeekin bat egin), garrantzitsua izan zen Putiloveko langileek klandestinitatean zeuden boltxebikeei babesa publikoki adieraz ziezaien[1].
Irailean, Petrogradeko Sobieteko exekutibako kide aukeratu zuten. Komite Zentralaren kide ez zenez gero, ez zen urriaren 10eko bilera historikoan egon, baina Kamenev eta Zinovievekin bat egin zuen boltxebike apurrenetakoa izan zen (hala ere, ez zuen hauek bezala bere postura publiko egin). Urriko Iraultzarekin bat burutu zen Sobietaren II. Biltzar Nagusian VTsIKeko kide aukeratu zuten. Urriko Iraultzaren ostean, Brest-Litovskeko Itunaren kontra ageri izan zen, baina ez zen oposizio horretan nabarmendu[1].
1918an, boltxebikeen prentsa eta agitaziorako arduradun aukeratu zuten. Armada Gorrian agitatzaile bezala ere egin zuen lan, lehenik Errumaniar Frontean, eta gero Errusia Iparraldean. Krasnaia Gazeta (“Kazeta Gorria”) egunkaria fundatu zuen. 1918ko ekainean, eskuineko eserista batek, Grigori Semionovek, tiroz erail zuen[1].
Anatoli Lunatxarskiren arabera, Moisei Volodarski inoiz Alderdi Boltxebikeak izandako propagandistarik onenetakoa izan zen[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.