Urraka Fernanditz[1] (? - † 1007) Gaztelako infanta, bi aldiz izan zen Leongo Erresumako erregina ezkontidea (951-956) eta (958-960 bitartean), eta behin Iruñeko Erresumakoa (970-994 bitartean). Aita Fernan Gonzalez eta ama Antsa Iruñekoa izan zituen.
Urraka Fernanditz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gaztelako konderria, ? |
Herrialdea | Leongo Erresuma |
Heriotza | Gaztelako konderria, 1007 ( urte) |
Hobiratze lekua | Colegiata de San Cosme y San Damián (Covarrubias) (en) |
Familia | |
Aita | Fernando Gontzalitz Gaztelakoa |
Ama | Antsa Santxitz |
Ezkontidea(k) | Ordoño III.a Leongoa Ordoño IV.a Leongoa Antso II.a Gartzeitz |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ezkontzak eta seme-alabak
Fernando Gontzalitz Gaztelakoa aitaren ezkontza-politikari jarraiki, hirutan ezkondu zen:
- 941an lehendabizikoz, Ordoño III.arekin, Ramiro II.aren semearekin, ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten:
- Bermudo, Leongo Erresumako erregea.[2]
- Ordoño Leongoa, gaztea zela hila
- Teresa Leongoa, moja
- 958an, bigarrenez Ordoño IV.a Leongoarekin ezkondu zen. Hau, tronuaren usurpatzailea, legezkotasunaren bila zebilen. Zenbait seme-alaba izan omen zituzten, baina bat baino ez da ezaguna: Gartzia Ordoñez[3]
- 962an, hirugarrenez, Antso Abarkarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:
- Gartzia III.a Santxitz (994-1000), Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea.
- Ramiro Iruñekoa (?-992)
- Ontzalu Iruñekoa (?-997)
- Abda (Urraka) Iruñekoa "Baskoia", Almanzorren emaztea eta Abderraman Santxitzen ama.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.