Gartzia III.a Santxitz[oh 1] edo Gartzia Dardartia[1][2] —latinez: Garsiam, qui cognominatus est Tremulosus[3]— (1000 aldean hila) Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea izan zen 994-1000 bitartean. Guduan sartu baino lehen zuen ikaragatik omen zetorkion ezizena.[4]
Gartzia Dardartia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
994 (egutegi gregorianoa) - 1000 (egutegi gregorianoa) ← Antso II.a Gartzeitz - Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea →
994 (egutegi gregorianoa) - 1000 (egutegi gregorianoa) ← Antso II.a Gartzeitz - Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | ezezaguna | ||||||
Herrialdea | Iruñeko Erresuma | ||||||
Heriotza | 1000ko uztailaren 29a ( urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Antso II.a Gartzeitz | ||||||
Ama | Urraka Fernanditz | ||||||
Ezkontidea(k) | Ximena Fernanditz | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Ximeno etxea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria |
Bizitza
Antso II.a Gartzeitzen eta Urraka Fernanditzen semea izan zen. Tronuratu eta laster, haren aitak Kordobako Kaliferriarekin sinatutako ituna hausten saiatu zen. Horregatik, Almanzorren aurka borrokatu zen, baina 996. urtean bakea eskatu behar izan zuen Kordoban.
Aragoin, hasieran Urraka bere ama aritu zen erregeorde moduan baina, gero, Ontzalu Santxitz bere anaia gaztea regulus izendatu eta konderria gobernatu zuen bere izenean.[5] 997. urtean nafarrek, Calatayud inguruan eginiko espedizio batean, gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzorren mendekua latza zen: 50 kristauen burua. Litekeena da haien artean Ontzalu anaiarena izatea.[6]
Politikoki gaztelarren aldeko aliatua izan zen, agian bere ama bertoko kondeen izeba zelako. Cerverako guduan, 1000ko uztailaren 29an, Antso Gartzia Gaztelako kondeak eta Gartzia Gomez Carriongoa Saldañako kondeak Almanzorren armada eraso zuten nafarrez, leondarrez eta gaztelarrez osaturiko armada baten buruan.[7]. Iruindar erregea eta Leongoa ez zeuden guduan. Musulmanen garaipenaren ondorioz, Naiara erasotu zuten.
1000. urte inguruan hil zen, handik aurrera agirietan agertzen ez delako. Heriotzaren ondorengo interregnoa Antso Ramirez Viguerakoa bere lehengusuak kudeatu zuen. Antso III.a Gartzeitz bere lehensemeak, orduan adingabekoa zela, 1004an lortu zuen tronua.[8]
Ezkontza eta seme-alabak
Ximena Fernanditzekin, Fernando Bermudez eta Elbira Ceako kondeen alabarekin, ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:[9]
- Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko erregea.
- Urraka, 1023an Alfontso V.a Leongoarekin ezkondu zena.
- Gartzia.
- Elbira, moja Leiren.
Oharrak
- Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.