From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur irekietako igeriketa jatorri naturaleko ur-masetan (ibai, aintzira, itsaso edo ubideetan) egiten den igeriketa-proba edo igeriketa-lehiaketa da.[1]
Ur irekietako igeriketaren aro modernoaren hasiera 1810eko maiatzaren 3a da, Lord Byronek Dardaneloen itsasartea Europatik Asiaraino zeharkatzeko kilometro batzuk igeri egin zituenean.
Olinpiar Jokoen lehen edizioan igeriketa lehiaketak Zeako badian egin zituzten. 2000. urtean, ur irekiak lehen aldiz sartu ziren Joko Olinpikoetako programazioan triatloi lehiaketak 1.500 metroko igeriketa baitzuen; eta 2008an, ur irekietan 10 kilometroko lehiaketa sartu zen. FINAk ur irekietako ekitaldiak barne hartzen ditu 1992tik. Ur Irekietako Igeriketako Munduko Txapelketak 2000tik 2010era bitartean egin ziren. 2007tik, ur irekietako igeriketako 10 kilometroko munduko kopa munduko hainbat lekutan egiten dute.
Ur irekien ospea handitu egin da azken urteetan, Kate Rew eta Daniel Start bezalako egileek Wild Swimming eta Roger Deakinek Waterlogs bezalako bestsellerrak argitaratu baitituzte. Hegoafrikako "The Midmar Mile" eta Erresuma Batuko "Great swim" bezalako ekitaldiek lagundu dute ur irekietan interesa sortzen eta hazten.
Igerilekuko igeriketa baino zorrotzagoa izan ohi da, eta ahalegin fisiko handiagoa eskatzen du, ur-gorputz naturalek mugimendu oso gogorrak izaten dituztelako batzuetan, baita igerilari eskarmentudun batentzat ere (itsaslasterrak, erresaka, zurrunbiloak, olatuak, etab.).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.