From Wikipedia, the free encyclopedia
Unixeko shella Unix sistemetarako egindako komando lerroko interpretatzailea edo shella da. Shellak komandoak eta script lengoaia prozesatzen ditu, eta erabiltzaileak adierazitako komandoa exekutatuko du shell scriptak erabiltzen.
Erabiltzaileek, oro har, bere makinan, Unix shellarekin elkarri eragiteko terminal emulatzailea erabiltzen dute. Baita hardware edo SSH konexioak erabil daitezke zerbitzari batera konektatuta badago ere. Unix shellek normalean fitxategien izen aldatze, mugitze, kontrola, etab ahalbidetzen du.[1]
Sortutako lehen Unix shella Thompson shell deitzen da, Ken Thompsonek idatzita Bell Labsen eta Unix sistemetara banandu izan zena hirurogeita hamarreko hamarkada hasieran. Shell honek gaur egungo Unix sistemetako shellen ezaugarri basikoak hasieratu zituen, adibidez: pipelineak, fitxategi izenen aldaketa adierazpen erregularrekin edo kontrol estrukturak sinpleak.[2]
Shell hau berriztu zen Glenda Shroeder-ek garatutako Multics shella gaineratuz. Konfigurazio fitxategi batzuetan agertzen den rc atzizkia(adibidez .bashrc) Multicsetik dator.
Ondoren, Mashey shell edo ezagunagoa den izenez, sh, Thompsonena oinarritzat hartuz, John Mashey-k eta beste batzuek hobetu zuten. Shell programazioa praktikoagoa bihurtu zuten, batez ere sare handietan. Ekarritako aldaketa nagusiak aldagaiak sartzea, erabiltzaileek sortutako scriptak (.sh fitxeroak) exekutatzea, eta seinalea eteteko kudeatzailea izan ziren.
Bertsio zahar, baina historikoki garrantzitsu bi, Bourne eta C shellak dira. Bere garaian, ezaugarri berezi asko izan zituztelako, C lengoaiako sintaxiaren antzera zuten eta shren oso desberdinak.[3]
Egun, sistema eragile desberdinek shell interprete desberdina dute.
Atal honetan, hain edatuak ez dauden interpretatzaileak azalduko dira. Linuxeko shellean konfiguratu daitezkeenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.