Asia erdialdean bizi den turkiar herri bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Uigur[2] (uigurrera: ئۇيغۇر, txinera tradizionalez: 維吾爾; txinera sinplifikatuz: 维吾尔; pinyinez: Wéiwú'ěr) Ekialdeko Asian eta Erdialdeko Asian bizi den talde etniko turkikoa da. Gaur egun uigurrak Txinako Herri Errepublikaren mende dagoen Xinjiang edo Ekialdeko Turkestan eskualde autonomoan bizi dira gehien bat. Uigurren komunitateak daude, baita ere, Erdialdeko Asiako herrialde askotan, batez ere Kazakhstanen, Kirgizistanen eta Uzbekistanen.
Uigur ئۇيغۇر | |
---|---|
Uigur jendea, Khotan hiriko (Xinjiang) igandeko azokan. | |
Biztanleak guztira | |
11,37 milioi[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Txinako Xinjiang eskualdea Kazakhstan Kirgizistan Uzbekistan Turkia Errusia Tajikistan Pakistan | |
Hizkuntza | |
Uigurrera | |
Erlijioa | |
Musulman sunia Musulman sufia | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Herri turkikoak |
Talde txikiagoak daude Mongolian, Pakistanen, Afganistanen, Errusian eta Txinako Hunan probintziako Taoyuang konderrian, Txinaren hego-erdialdean[3]. Bestalde, Txinako hiri handienetan uigurren auzoak daude[4].
Txinako gobernuak uigurren kontrako eskala handiko errepresio neurri gogorrei ekin zien 2014an, Xi-Jinping txinatar presidentearen urte horretako bisitaren kontrako protesten ondoren. Mendebaldeko hainbat herrialdek eta hedabidek berretsi dute Txinako agintariak uigurren genozidio bat eramaten ari direla aurrera, metodo hauexen bitartez: atxiloketa masiboak, han etniako txinatar funtzionarioen immigrazioa, berreziketa programak, erabateko kontrol teknologikoa eta emakumeen antzutze behartua.[5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.