From Wikipedia, the free encyclopedia
Ubangi-Xari[1] (1906-1958) (frantsesez: Oubangui-Chari) Afrika erdialdeko kolonia frantsesa izan zen, Ekuatore Afrika Frantsesaren zati bat.
Ubangi-Xari Oubangi-Chari (frantsesez) | |||||
---|---|---|---|---|---|
1903 – 1958 | |||||
| |||||
Berdea: Ubangi-Xari (1916 aurretik) Berde argia: Ubangi-Xari (1916ko Kamerunen kontzesioa) Lima berdea: Ekuatore Afrika Frantsesa Gris iluna: Frantziar Inperio Koloniala Gris ilunena: Frantziako Hirugarren Errepublika | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Les Abiras (1903–1906) Fort de Possel (1906) Bangui | ||||
Ekonomia | |||||
Dirua | Frantziar Ekuatore Afrikako frankoa | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa (ofiziala) eta sangoa. | ||||
Historia | |||||
Txadekin elkartua | 1906 | ||||
Ekuatore Afrika Frantsesera elkartua | 1910–1916 | ||||
Administratiboki banatua | 1916–1934 | ||||
Ekuatore Afrika Frantsesera elkartua | 1934–1958 | ||||
|
Ubangi eta Xari ibaiengatik jaso zuen izena, haien bidez kolonizatu baitzuten. 1903ko abenduaren 29an ezarri zen, Kongo Fransesaren Goiko Ubangi (Haut-Oubangui) eta Goiko Xari (Haut-Chari) lurraldeetan; 1958ko abenduaren 1ean Afrika Erdiko Errepublika izena hartu zuen eta 1960ko abuztuaren 13an independentzia lortu zuen.[2]
Frantziar aktibitatea 1889. urtean hasi zen zonaldean, Ubangiren nabigaziorako Bangiko postuaren ezarpenarekin.
Goiko Ubangi Kongo frantsesaren zati gisa ezarri zen 1891eko abenduaren 9an. Frantzia-Kongoko Estatu Burujabea konbentzioan 4. paraleloaren inguruan muga batz ezarri zen arren, 1892 eta 1895. urteen artean zonaldea Kongoko Estatu Burujabearekin borrokatu zuten. Azken honek zonaldea Ubangi-Bomuko (Oubangui-Bomou) bere lurraldearen parte zela zioen. Goiko Ubangi 1894ko uztailaren 13tik 1899ko abenduaren 10era arte kolonia ezberdindua izan zen, orduan Kongo frantsesaren parte izatera itzuli baitzen. Goiko Xari eskualdea Kongo frantsesaren zati gisa ezarri zen 1900eko irailaren 5ean.[2] Urte horretan bertan, Upper Ubangi Sultanates konpainiak 140.000 km2 bereganatu zituen kontzesio gisa.[3]
Lurraldeak Ubangi-Xari kolonia ezberdindu gisa elkartu ziren 1903ko abenduaren 29an,[2] Abbas II.a Egiptokoa frantsesek garaitu ostean. Zonaldea erreklamatzen zuen. 1906ko otsailaren 11an, kolonia honek bat egin zuen Txad lakuaren inguruan frantsesek zituzten kokalekuekin eta Ubangi-Xari-Txadeko (Oubangui-Chari-Tchad) Ubangi-Xari lurraldea bihurtu zen.[2] 1909an Zemio eta Rafai sultanerrien administrazioa jaso zuen Kongo belgikarretik.[4]
1910eko urtarrilaren 15ean, administrazio hau Kongo frantsesarekin eta Gabonekin bateratu zen, Ekuatore Afrika Frantsesaren (EAF) Ubangi-Xari eremu gisa. 1916ko apirilaren 12an, berriz, Ubangi-Xariko kolonia ezberdindu gisa eratu zen berriz, baina Txad lakuaren inguruko lurraldeak 1920. urtean galdu zituen eta 1934ko ekainaren 30ean EAFera batu zen berriro. EAFaren zati gisa, itsasoz haraindiko lurraldea izendatu zuten 1937ko abenduaren 31.[2]
Bigarren Mundu Gerran, Vichyko Gobernuarekiko leiala izan zen 1940ko ekainaren 16tik abuztuaren 29ra bitartean, Frantses Askeek bereganatu aurretik. Bigarren Mundu Gerraren amaierak inflexio-puntu bat suposatu zuen Ubangi-Xari lurraldearentzat, beste afrikako lurralde kolonial frantsesentzat bezala. 1946. urtean, Laugarren Errepublika Frantsesa aldarrikatzen da Frantzian eta Frantziar Batasuna ezarri zuen. Frantziak, Vichyko erregimenaren aurkako garaipenean bere kolonia gehienek emandako laguntzarengatik, hauei administrazio-autonomia jakin bat ematea erabakitzen du Frantziako itsasoz haraindiko lurralde kategoriara igoz. Era berean, batzar legegileak (nahiz eta oso botere mugatuak izan) sortu zituzten, Lurralde Kontseiluak deituak. Ubangi-Xari itsasoz haraindiko lurraldea jaioko da 1946ko urriaren 27an.[5] Itsasoz haraindiko lurralde berriak Frantziako Batasuneko erakundeen parte izatera deituak izan ziren.
1945ean, Lehen eta Bigarren Batzar Konstituzionalaren hautaketarako, zeinaren lanak 1946ko Konstituzioaren hautaketarekin amaituko ziren, Ekuatore Afrika Frantsesa,n eta beraz Ubangi-Xarin, «hauteskunde kolegio bikoitzeko» izeneko sistema ezarri zen. Sistemaren helburua Europako ordezkaritza bermatzea zen, bai lurralde instituzioetan, instituzio federaletan (Ekuatore Afrika Frantsesaren osotasunean), eta Frantziako Batasuneko erakundeen mailan. Bestela, Europako biztanleriak, haren tamaina eskasagatik ez luke, ziurrenik, inongo ordezkaritzarik izango.
Beste lurraldeetan bezala, Ubangi-Xarin lehen kolegioa europearrena zen, teknikoki «Estatutu zibileko kolegioa» izena zuena, eta bigarrena, bertakoena, «estatutu pertsonaleko kolegioa» ofizialki deitua. Arraza segregaziorako sistema politiko hau, praktikan, 1956 urtera arte egon zen indarrean.[6]
1946ko Konstituzioa indarrean jarri ondoren, Batzar Nazionalerako hauteskundeak egiten dira lehenik, sufragio unibertsala erabiltzen zuen sistema baten bidez. Bigarren hauteskunde kolegiotik Ubangui-Xarik ordezkari bat bidali behar zuen, eta lehenengo kolegiotik, biztanleria arrazoiengatik Txadeko Lurraldearekin lota zegoena, ordezkari bat bidaltzen zuten. Barthélémy Boganda izan zen lehen ordezkaria.[5]
Barthélémy Boganda Latino-Afrikako Estatu Batuak sortzen saiatu zen, herrialdeak haien kabuz zailtasun ekonomikoak jasango zituztela argudiatuta. Estatu honek, Ekuatore Afrika Frantsesa izandakoaren lurraldeak hartuko lituzke barnean hasiera batean, eta ondoren beste estatu batzuk elkartu ahalko ziren, Kongo (belgikarra izandakoa) eta kolonia portugaldarrak kasu. "Afrika Erdiko Errepublika" estatu berriaren izena Pierre Kalckek proposatu zion Bogandari. Alabaina, Bogandaren proiektuak ez zuen babes nahikorik izan, eta 1958ko abenduaren 1ean Afrikako Erdiko Errepublika gisa autonomia eskuratu zuen, eta izen beraren pean independiente bilakatu zen 1960ko abuztuaren 13an.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.