Txurrumurru
Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Txurrumurru Aiako harria mendiguneko mendi bat da. Mendilerro hori osatzen duten hiru mendi edo gailurretan erdialdean kokatzen dena da, hiruetan ere garaieraz erdikoa da, 821 metro baiditu. Era berean hiru mendietan maldatsuena eta amildegi gehien dituena da, batez ere beste bien artean baitago. Aiako harri osoa bezala, Txurrumurru mendia ere granitozkoa da.
Txurrumurru | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 821 m |
Prominentzia | 51 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°17′07″N 1°47′00″W |
Mendikatea | Aiako harria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Elurretxe (1 ordu 30 min.), Aritxulegi (2 ordu) eta Bokamina pasabideko oina (45 min.) |
Mendikat | Mendikat |
Izena
1896ko Irungo planoaren arabera mendi honi Aiako harria deitzen zitzaion; eta, Txurrmurru izenaz, gaur egun Erroilbide mendia denari deitzen omen zitzaion. Halere, gerora, Aiako harria izena mendigune osora hedatu zen.
Txurrumurru izena inguruan dagoen iturburu batetik etorriko litzateke, hau Euskal Herriko mitologiarekin estuki lotua dago. Ur purrusta hau Zulu Muru izeneko lekuan jaio da ("Mururen zuloa"), leku hau Puiako Maiaren bizilekua litzateke, hots, Mari jainkosaren bizilekua. Honek Mariren bizilekua den Euskal Herriko beste mendiekin lotuko luke: Anboto, Larrunarri edota Murumendi.
Mitologia
Puiako Maiak negualdea Aiako harriko gailurretan biziz iragaten omen zuen, aldiz udaldea itsasotik hurbil egoten omen zen, Jaizkibel mendiko isatslabar eta amildegietatik hurbil. Bi urtaro eta mendi hauen arteko zeharkaldian zerua suzko igitai modura gurutzatzen omen zuen.
Ohiko bideak
Txurrumurru mendira igotzeko hoiko bideak honako hauek dira: Elurretxe (1 ordu 30 min.), Aritxulegi (2 ordu) eta Bokamina pasabideko oina (45 min.).
Ikus gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Mendikat webgunean
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.