From Wikipedia, the free encyclopedia
Txamorroa (txamorroz: Finuʼ Chamorro) austronesiar hizkuntza bat da, Marianetan hitz egiten dena (uharte horietan, koofiziala da ingelesarekin batera).
Txamorro | |
---|---|
Chamorro — Chamorru | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak |
Hiztunak | Lehen hizkuntza: 60.000 inguru. |
Ofizialtasuna | Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak Western Malayo-Polynesian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ch |
ISO 639-2 | cha |
ISO 639-3 | cha |
Ethnologue | cha |
Glottolog | cham1312 |
Wikipedia | ch |
Linguasphere | 31-RAA-a |
UNESCO | 2350 |
IETF | ch |
Endangered Languages Project | 846 |
Marianak 1521tik 1898ra Espainiako Erresumaren menpe egon ziren eta, ondorioz, gaztelaniaren eragin handia du. Esaterako, txamorroaren alfabetoan ñ hizkia erabiltzen da. Lexikoan gaztelaniaren eragina oso nabarmena da, baina gramatika austronesiarra da oinarrian. 1898az geroztik, Marianak Ameriketako Estatu Batuenak dira; hala, bada, ingelesak gero eta eragin handiagoa du txamorroan.
Hiztun kopurua gero eta txikiagoa da. Ingelesaren eraginez, txamorro gazteak beren hizkuntza baztertzen ari dira. Gaur egun 50.000 hiztun inguru dira. Uharte horietatik Estatu Batuetara joandako askok txamorroa erabiltzen dute oraindik.
Hizkuntza aglutinatzailea da: hitz erroek hizki asko jaso ditzakete, horrela haien esanahiak eta funtzioak aldatuz. Esaterako, In manmasanganenñaihon gui («hitz egin genion denbora pixka batean») elementu hauek ditu:
Hizkuntza honek ezaugarri mistoak ditu: espainieratik soinu batzuk eta hitz asko (% 50) hartu ditu, eta Mikronesiako hizkuntzen elementu asko ere baditu.
Txamorroaren alfabetoak letra hauek ditu: ʔ (herskari glotistzarra), A, Å, B, Ch, D, E, F, G, H, I, K, L, M, N, Ñ, Ng, O, P, R, S, T, U, Y.
Letra horien soinu korrespondentziak ez dira beti gaztelaniazkoak. Y /dz/ ahoskatzen da. N eta Ñ ez dira bereizten. CH digrafoa /ts/ ahoskatzen da. Hizkuntza idatziko A eta Å ez dira ondo bereizten.
Håfa Adai | Kaixo |
Buenas | Egun on |
Håfa tatatmanu hao? | Nola zaude? |
Håyi na'ån-mu? | Zein da zure izena? |
Si Juan yo' | Ni Jon naiz |
Ñålang yo' | Gose naiz |
Amigo | Adiskide |
adiós | Agur |
Buenas días | Egun on |
Maolek na Ha'åni | Egun on |
Maolek na Talo'åni | Arratsalde on |
Buenas Tåtdes | Arratsalde on |
Maolek na Puenge | Gabon |
Buenas Noches | Gabon |
Håfa adai | Kaixo |
Asta agupa' | Bihar arte |
si Yu'us ma'åse' | Eskerrik asko |
Buen probecho, Tåya' Guaha | Ez horregatik |
Hu Guaiya Hao | Maite zaitut |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.