Tver
Errusiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia
Errusiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia
Tver (errusieraz: Тверь) Errusiako mendebaldeko hiri bat da, Tver oblasteko hiriburua. Volga eta Tvertsa ibaien elkargunean dago. Hiritik igarotzen da Mosku eta San Petersburgo lotzen dituen errepidea eta, horrenbestez, garraio eta industriagune garrantzitsua da.[1] 2010ean 403.606 biztanle zituen.[2]
Tver Тверь | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Tver oblasta | ||
Alkatea | Alexey Ogonkov (en) | ||
Izen ofiziala | Тверь | ||
Jatorrizko izena | Тверь | ||
Posta kodea | 170000–179999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°51′28″N 35°55′19″E | ||
Azalera | 152 km² | ||
Altuera | 135 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 424.969 (2021eko urtarrilaren 1a) −103 (2020) | ||
Dentsitatea | 2.792 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1135 | ||
Telefono aurrizkia | 4822 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Bergamo, Osnabrück, Besançon, Veliko Tarnovo, Khmelnytsky, Veliko Tarnovo (en) , Kaposvár eta Buffalo | ||
http://www.tver.ru/en/ |
Tverri buruzko lehenbiziko aipamen idatzia 1164. urtekoa da. Novgorodeko Errepublikako merkatarien bizilekua izan zen hasiera batean, baina XIII. menderako Errusiako leku aberatsenetarikoa zen Tverko Printzerria, biztanlez ere handienetarikoa, eta Moskurekin lehian egiteko prest zegoen Errusiako nagusitasuna eskuratzeko. Hala ere, XIV. mendeko lehen erdian Ivan I.a Errusiakoak, moskutarrekin eta mongolekin batera, hirian sarraskia egin zuen, eta Tver hiriak indarra galdu zuen. Gainera, XIV. mendean Tverko printzeek euren artean izan zituzten borrokekin egoerak okerrera egin zuen, baina XV. menderako boterea berreskuratuta zuen. 1485. urtera arte estatu independentea izan zen Tverko Printzerria, eta Tver hiria izan zen hiriburua. Urte horretan, Ivan III.a Handia agintean zegoela, Moskuk bereganatu zuen.
1763. urtean sute batek hiriaren zati handi bat suntsitu ostean, eta Katalina Handiaren eskutik berreraiki zuten, estilo neoklasikoan. Enperatrizaren Bidaietako Jauregia eta Jasokunde eliza dira garai hartako eraikin ikusgarrienetako batzuk. 1941. urtean Alemania Naziaren armadak hiria okupatu eta suntsiturik utzi zuen.
1931-1990 bitartean hiriaren izena Kalinin izan zen, Mikhail Kalinin agintari sobietarraren omenez.
Industria-ekoizpen nagusiak: ehungintza, makineria, inprimatutako materiala eta trenbideetarako gaiak eta ekipamenduak dira.
Turismoak ere indarra dauka; besteak beste, Moskutik ibilbide turistikoak datoz hirira esklusa bidez lotutako ibaiak jarraituz.
Tver-en klima kontinentala dago: neguak luzeak eta nahikoa hotzak dira, eta udak laburrak eta leunak dira. Batezbeste, urtarrilean −7,4 °C-ko tenperatura izaten dute, eta uztailean 18.7 °C-koa.
Datu klimatikoak (Tver) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 8.4 | 17.5 | 27.2 | 33.7 | 34.0 | 37.3 | 38.8 | 30.6 | 24.5 | 13.2 | 9.4 | 38.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −4.6 | −4.2 | 2.1 | 10.8 | 18.0 | 21.5 | 24.1 | 21.5 | 15.2 | 8.3 | 0.7 | −3.5 | 9.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −7.4 | −7.6 | -1.8 | 5.8 | 12.4 | 16.3 | 18.7 | 16.4 | 10.7 | 4.9 | −1.8 | −6.0 | 5.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −10.3 | −11.3 | −5.7 | 1.0 | 6.5 | 11.0 | 13.2 | 11.5 | 6.6 | 1.9 | −3.7 | −8.6 | 1.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −38.9 | −37.2 | −33.9 | −21.1 | −7.0 | −0.5 | 2.2 | −2.2 | −7.0 | −15.0 | −27.2 | −44.0 | −44.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 36 | 30 | 33 | 58 | 78 | 83 | 76 | 62 | 64 | 49 | 43 | 653 |
Iturria: [3] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.