Tuva
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tuva[1] (tuveraz: Тыва; errusieraz: Тува́) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen erdi-hegoaldean kokatua. Jenisei ibaiaren goi-arroa hartzen du, mendebaldeko Saian eta Tannu-Ola mendien artean. Mongoliarekin muga egiten du. 170.500 km2ko eremua du, eta 2010ean 307.930 biztanle zituen[2] (tuvatar etniakoak hiru bosten, eta errusiar etniakoak gainerakoak). Hiriburua Kyzyl da.
Tuva | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Tooruktug Dolgay Tangdym (en) Men – Tyva Men (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Тыва Республика Республика Тува Тувинская АССР Тувинская автономная область | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-TY | ||
Hiriburua | Kyzyl | ||
Head of the Republic of Tuva (en) | Sholban Kara-ool (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°47′N 94°45′E | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Altaiko Errepublika, Khakasia, Krasnoiarsk kraia, Irkutsk oblasta, Buriatia, Khövsgöl (en) , Zavkhan probintzia, Uvs Province (en) eta Bayan-Ölgii Province (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 330.368 (2021eko urtarrilaren 1a) 8.646 (2018) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Tuvera | ||
Ordu eremua | Krasnoiarskeko ordua eta Asia/Krasnoiarsk | ||
Matrikula | 17 | ||
rtyva.ru |
Tuvera deritzon turkiar hizkuntzan mintzo dira tuvatarrak. Nekazaritza-eremuetan bizi dira biztanleen erdiak baino gehiago.
1757-1911 urteetan, Txinaren mende egon zen. 1911. urtean Errusiako tsarrak Tuvako burujabetasunaren aldeko erakundea bultzatu zuen, eta hiru urte geroago Errusiaren babespean zegoen Tuva. 1921. urtean, Tuvaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, baina 1944an Errusiak bere egin zuen, eta 1961ean errepublika autonomo bihurtu zen.
Laborantza (garia, garagarra), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiatzea (ikatz- eta kobalto-hobi oparoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria ez da aurreratua, eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago (janari-industria, zurgintza, eraikuntzarako gaiak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.