Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trogir (italieraz Trau) Kroaziako itsas portu turistikoa da, Splitetik 30 kilometro mendebaldera kokaturik dagoena eta 13.322 biztanle dituena (2001). 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.
Trogir Trogir | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Split-Dalmazia | ||
Izen ofiziala | Trogir | ||
Jatorrizko izena | Trogir | ||
Posta kodea | 21220 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°31′N 16°15′E | ||
Azalera | 39'1 km² | ||
Altuera | 0 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 12.393 (2021eko abuztuaren 31) 2.243 (2021) | ||
Dentsitatea | 340'72 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 021 | ||
Hiri senidetuak | Budapest District XI (en) , Sinj (en) , Lucera, Vaterstetten, Harkány (en) , Ruse, Ohrid eta Yalova (en) | ||
http://www.trogir.hr/ |
Vis irlako greziarrek Tragurion kolonia sortu zuten K.a. III. mendean. Izena grezierazko "tragos" (akerra) hitzetik dator. Erromatarren garaian koloniak indar handia hartu zuen, beti ere Salona Dalmaziako hiriburuaren itzalean. Eslaviarrek VII mendean Salona suntsitzean hiriburuko biztanle askok Trogirrera ihes egin zuten, baina urte gutxiren buruan Kroaziako erreinuaren menpe geldituko zen.
1123. urtean sarrazenoek erabat suntsitu zuten Trogir baina denbora laburrean berreraiki eta ekonomia loraldi bat izan zuen XII. eta XIII. mendeetan Šubić familiaren agintepean. 1420an Veneziak hartu zuen eta 1797 arte beronek agindu zuen Trogirren.
Hortik aurrera Dalmaziaren historia amankomuna izan zuen; Napoleonen garaia 1814 arte, ondoren Austria-Hungariako Inperioan 1918 arte eta ondoren Jugoslavia barnean 1991.ean Kroazia aske bihurtu arte.
Trogirren jarduera ekonomiko handiena turismoa da, %50a inguru. Luxuzko turismoa ere badu, Mediterraneo itsasoko kruzeroek Kroazian egiten duten geldialdia baita Dubrovnikekin batera. Lehen sektoreari dagokionez arrantza eta nekazaritza aipatu behar da eta industria nagusia itsasontzigintza da.
Trogir hiri historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 810 |
Kokalekua | Kroazia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Alde zaharra irla txiki batean kokaturik dago, eta zubi banak elkartzen dute Kroazia kontinentalarekin eta handiagoa den Čiovo irlarekin. Veneziarrek XIII. eta XVII. mendeen artean eraikitako jauregi, eliza eta dorre ugari ditu espazio txikian kontzentraturik, bai eta XV. mendekoa den Kamerlengo gaztelua ere. Harresia ere garai berekoa da.
Bereziki aipatzekoa da San Laurendi katedrala. 47 metroko kanpandorrea du eta honen solairu bakoitza estilo desberdinean egina dago, hala nola, gotikoa, veneziarra, berpizkundekoa eta barrokoa.
Guzti honengatik 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.