From Wikipedia, the free encyclopedia
Transposoiak DNA zatiak dira, mugikorrak direnak, eta DNA molekula batetik beste DNA batera mugi daitezkeenak, zelula baten genomaren barruan. Beste geneen barruan integratzen direnean mutazio asko sortzen dituzte, eta DNA zatien berrantolaketak eragiten dituzte [1].
Transposoei "gene saltari" deitu ohi zaie, eta "elementu genetiko mugikor"rren taldean sailkatzen dira. Barbara McClintock ikerlari estatubatuarrak (Medikuntzako Nobel Saria 1983an) aurkitu zituen, artoarekin lanean ari zela, eta prokariotoetan zein eukariotoetan daude.
Probirusen aldean, transposoiak DNAren toki zehatz batzuetan integratzen dira beti.
DNA ez-kodetzailearen zati garrantzitsuak dira, eta mota horretako DNAren portzentaje handi bat osatzen dute [2]. Horietako gehienak inaktiboak dira.
Haien jatorriari dagokionez hipotesi batek proposatzen du antzinako erretrobirus batetik datozela.
Orokorrean, bi transposoi mota daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.