Transliterazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Transliterazio idazkera sistema bateko zeinuak beste idazkera sistema bateko zeinuen bidez irudikatzea da[1]. Transliterazioan jatorrizko ortografia errespetatzen dute. Bestetik, transkripzioan ortografia baino jatorrizko hotsa errespetatzen dute, grafia ezberdina izanda ere.
Adibidez, Menkaura izen egiptoarra zuen faraoia (edo Mizerino, Herodotok antzinako grezieraz Mykerinos izena eman baitzion) honela idatziko genuke:
Bi kontzeptu hauek sarritan nahastu egiten dira. Biak hizkuntza baten idazkera, alfabetoa edo zeinuak , beste idazkera-sistema batean emateaz arduratzen dira. Bi kontzeptu hauen arteko muga argia da itxuraz. Transkripzioa hotsa, ahozkatzen dena alegia, hartzen du kontutan. Trasliterazioak zeinuak, idatzitako testuak. Praktikan, ordea, desberdintasuna ez da horren zehatza. Transkripzioak jatorrizko zeinuak hartu behar izaten ditu kontuan bi sistemen arteko erlazioa ezartzeko unean eta transliterazioak helburu-sistemaren zeinuen ahoskera ez dauka ahazterik.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.