From Wikipedia, the free encyclopedia
Totalitarismoa politika eta gobernu-sistema da, giza eta gizarteko aspektu guztiak finkatzen dituen ideologia total batean oinarriturik dagoena, eta pertsona eta erakunde guztiak ideologia horren mesedetara jartzea helburu duena.
Diktadura eta despotismoaz haratago, estatu totalitarioek helburu jakin bat izaten dute, industrializazioa edo beste herri bat menderatzea, adibidez, eta estatuaren baliabide guztiak horren mende jartzen dituzte; legezko erakunde politiko guztiak desagertarazi eta guztiz berriak diren beste batzuk ezartzen dituzte, eta ohitura politiko eta judizial guztiak baztertzen dituzte. Hasieran, herritarren partaidetza bultzatzen da, eta geroago nahitaez eskatzen da. Indarkeria eta giza eskubideen urraketa estatuaren helburua lortzearren justifikatzen dira. Horretarako, polizia lege eta arauetatik kanpo aritzen da. Bestalde, legegintzaren ardura pertsona bakar batean biltzen da. Figura horien boterea esparru guztietara hedatzen da, bereziki propagandaren eta liderraren kultura[1].
Estatu totalitarioen adibideak izan dira Alemania Nazia (1933-1945 bitartean) eta Sobietar Batasuna, Iosif Stalinen mende (1924-1953 bitartean), biak alderdi bakarrean eta lider karismatiko batean oinarriturik. Bi kasuetan estatuak herriaren erabateko babesa eskuratu zuen bere buruzagiaren bitartez. Baina babes hura ez zen besterik gabe gertatu, komunikabideen eta garraio sistema berrien bultzadaren eraginari esker baizik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.