Toskanar ordena arkitektura ordena bat da, Vitruviok sailkatua eta, hortaz, arkitektura erromatarreko berezkoa. Hori dela eta, ez da arkitektura ordena klasiko greziarren artean aurkitzen (doriarra, joniarra eta korintiarra). Autore batzuen arabera, ordena klasikoetara etruriarrek egin zuten ekarpena izan zen. Doriarretik eratorria da, honen sinplifikazioa, eta Etrurian erabilia izan zen Greziaren konkista baino lehenago. Geroago, erromatarrek hartu eta hedatu zuten.

Thumb
Toskanar ordenaren eskema Jacopo Vignolaren arabera.
Thumb
Ordena Andrea Palladioren arabera.

Denboraren igaroan, Pizkundeko arkitektoek arte erromatarra greziarra baino askoz hobeto ezagutzen zutenez, toskanar ordena ere oso ohikoa izan zen XV. mendetik (doriar ordena baino are gehiago, ia erabat ezezaguna zena eta Neoklasizismoa arte berreskuratu ez zena).

Ezaugarriak

Doriar ordenan oinarritua dagoenez, honen ezaugarri nagusiak ditu. Hala ere, toskanar ordenak honako berezitasun hauek ditu:

  • Taulamendua honako hauetaz osatua dago:
    • Arkitrabea, zutabe lerrokadura guztia zeharkatzen duen habe sendo eta lau bat.
    • Frisoa, arkitrabearen antzeko zerrenda horizontal laua eta honengandik tenia izeneko listel batek banandua.
    • Erlaitzak amaitzen du ordena, orokorrean, zimazio erako moldura duen irtenune bat eratuz
  • Toskanar zutabea, doriar greziarra ez bezala, oinarri baten gainean dago, eta oinarri hau podio baten gainean.
    • Fustea, sekzio borobilekoa da, ohi laua, apaindurarik gabea. Zutabearen tamaina osoa 14 modulukoa da, fustearena 12koa delarik. Bere diametroa ez da egonkorra, baizik eta gorantz doala, entasi deritzon konkor bat eratuz, goialdeko muturrerantz doan heinean jaisten hasiz.
  • Kapitela, bost zatik osatzen dute, guztiak lauak:
    • Listel bat
    • Abakoa, atal prismatiko bat da, oinplano karratuko taula baten antzekoa, zuzenean bere gain jasaten duena eraikinaren egitura horizontala.
    • Ekinoa, honen geometria, erreboluziozko irudi ganbil batena dena, goialderantz hedatzen da, fustearen muturreko neurriak eta tamaina handiagoko abakoaren arteko trantsizioan.
    • Hipotrakelioa edo Lepokoa[1], fustea eta ekinoaren artean dagoen danbor zilindrikoa, fustearen luzapen gisa eta ekinotik moldura horizontal batek banandua
    • Baketoia
Thumb
Neurriak
(m = modulua)
Ordena
osoa
27 + ½ m
Taulamendua
3 + ½ m
Erlaitza
Frisoa
Arkitrabea1 m
Zutabea
14 m
Kapitela1 m
Fustea12 m
Basa1 m

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.