From Wikipedia, the free encyclopedia
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez mekanizatzea, hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo tornua. Makina-erreminta hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
Tornu (tresna) | |
---|---|
Makina-erreminta | |
Mozte-erreminta, torneatzen den ardatzarekiko paralelo (X ardatza) edo elkarzut (Y ardatza) diren gida edo errailetan zehar irristatzen da. Batzuetan hirugarren orga bat ere ager daiteke, Charriot deritzona. Charriot orga hau beharrezko graduak inklinatuz, konoak egitea lortzen da. Charriot-aren gainean erreminta-etxea itsatsita doa. Orga mekanizatu nahi den piezari paralelo den ardatzean zehar mugitzen denean, piezaren zilindraketa lortzen da. Piezari elkarzut den ardatzean mugitzen denean, berriz, aurpegiketa gertatzen da.[1]
Profilaketa konikoak eta esferikoak lortzeko tornu kopiatzaileak, automatikoak eta zenbakizko kontrolezkoak egokiak dira, bi orgak aldi berean lan egitea ahalbidetzen baitute.
Tornua erabiliz material ezberdinak mekaniza daitezke, besteak beste, altzairua, burdinurtua, brontzea edo letoia.
Ezagutzen den lehenengo tornua K.a. 850 urtekoa da. Honen irudia antzinako Egiptoko Petosiris apaizaren hilobian agertzen da.
Urte askotan zehar, tornuek biolin-arkua sistemarekin funtzionatu zuten. XIII. mendean pedal eta pertika malgudun tornua sortu zen. Tornu berri hori oinekin eragiten zen eskuekin eragin beharrean. hori abantaila zen, izan ere, horrela eskuak libre geratzen ziren beste gauza batzuk egin ahal izateko. XV. mendean zehar, beste bi hobekuntza gertatu ziren: polea bidezko transmisioa eta biela-biradera mekanismoa.
Ingalaterran iraultza komertziala hazi zenean, XVII. mendean zehar, alegia, pieza metalikoei forma emateko kapaz ziren tornuak sortu ziren.
1833an, Joseph Whitworth bere kontura jarri zen Manchesterren. Bere diseinuek eta lorpenek funtsezko eragina izan zuten garaiko beste fabrikatzaileengan. 1839an biratze eta hariztatzeko tornu paralelo bat patentatu zuen, gida lauak eta gurutze-korridore automatikoko ohe batekin, arrakasta izan zuena. Gaur egun, bere patenteen elementuak biltzen dituzten bi tornu kontserbatzen dira. Horietako bat, 1843an eraikia, Londresko Zientzia Museoan dago gordeta. Bestea, 1850ean eraikia, Birminghameko Museoan dago gordeta. 1850ean, ijezketa-zilindroak torneatzeko tornu bat kokatu zen Leongo San Blas de Sabero burdinolan, Sociedad Palentina-Leonesa de Minas-eko burdinola fabrika batean. ijezketa-errotak, gaur egun Saberoko Gaztela-Leongo Burdingintza eta Meatzaritzaren Museoan dago ikusgai, duela 160 urte baino gehiago kokatu zen toki berean. Zenbakizko kontrolaren inguruko lehenengo garapenak John T. Parsons asmatzaile iparramerikarrak egin zituen, 1940ko hamarkadan.
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren. Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.[2]
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.[3]
Eragiketa honen helburua pieza zilindrikoen barne- edo kanpo- mekanizazioan datza. Eragiketa hau egiteko, zeharkako orgarekin iraganaldi-sakonera doitzen da, zilindroaren diametroa, alegia. Orga paraleloarekin, berriz, zilindroaren luzera doitzen da. Orga paraleloa era automatikoan aitzinatzen da, aukeratutako lan-aitzinapenaren funtzioan. Prozesu honetan lortzen diren gainazal-akabera eta tolerantziak garrantzia handiko faktoreak izango dira.
Zilindraketa piezaren barneko hutsunean egiten denean mandrinaketa deritzo.
Aurpegiketa-eragiketa, aurretikoa eta ardatzari perpendikularra den mekanizazioa da. Torneatutako piezen arteko akoplamendu on bat gauzatzeko egiten da. Erremintaren sorbatza biraketa-zentrorantz gerturatzen den heinean, ebakidura-abiadura txikitzen da. Hauxe da aurpegiketak daukan zailtasunik handiena. Baldintza hau hobetzearren, badira tornu modernoak abiadura-erregulagailuarekin, piezaren biraketa-abiadura handiarazteko aukera eskaintzen dutenak.
Torneatzeko piezan zabalera eta sakonera aldakorrak dituzten arteka zilindrikoen mekanizazioa da artekaketa. Artekak erabilgarritasun ugari ditu, esate baterako, juntura torikoen ahokalekuentzako, hari-irteerentzako, presio-zirrindolentzako, etab. Kasu honetan, erremintak artekaren zabalera finko bat izango du, eta zeharkako orgarekin beharrezko sakonera ematen zaio. Poleen kanalak torneatutako arteken adibide argia dira.
Torneatzeko diren pieza asko barautsa baten bidez zulatu izan behar dira biraketa-ardatzean. Eragiketa hau egiteko, kontrapuntuan kokatzen diren barauts arruntak erabiltzen dira barauts-etxe baten bidez. Zulaketaren baldintza teknologikoak materialaren eta barautsaren ezaugarrien menpekoak dira, zulaketa normal baten moduan.
Alakaketa tornuko eragiketa arrunta da. Bere oinarria piezen barne- eta kanpo-ertzak makestea da, ertzek eragiten dituzten ebakidurak ekiditeko eta ondorengo muntaketa-lanak errazteko. Alakaketa arruntena 1 mm bider 45°-koa izaten da, eta erreminta egoki batekin egiten da. Erreminta biraketa-ardatzarekiko paralelo mugitzen da. Horrela, piezaren barnean sakontzen du, alakari eman nahi zaion dimentsioa lortu arte.
Espeka pieza bat da, zeinek simetria-ardatz ezberdineko bi zilindro edo gehiago dituen, adibidez, motorren birabarkiak edo espeka-ardatza. Espeka biraketa-gorputza da, eta, ondorioz, tornuan mekanizatzen da. Espeka mekanizatzeko, ardatz eszentriko bakoitzaren muturretan zentraketa-puntuak egin behar dira lehenengoz. Ondoren, pieza bi puntuen artean lotuko da, eta mekanizazioari ekingo zaio.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.