euskal uruguaitar musikari eta konpositorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Tomas Mujika Gaztañaga, gazteleraz José Tomás Mujica idatzia (Tolosa, Gipuzkoa, 1883ko otsailaren 10a-Tacuarembó, Uruguai, 1965ko otsailaren 15a) euskal musikaria, konpositorea eta irakaslea izan zen, Uruguaiko ganbera-musikan eragin nabarmena izan zuena.
Tomas Mujika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1883ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tacuarembó, 1963ko otsailaren 15a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, musikagilea, irakaslea eta piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
Bere ikasketan Tolosan egin zituen eta bertan El Diapasón musika banda sortu zuen. Ondoren Madrilera joan zen eta han armonia, piano eta organo ikasketak hasi zituen. Ikasketa horiek Bartzelonan burutu zituen Enrique Mosserarekin.[1]. Bruselako Errege Kontserbatorioan ikasteko beka lortu zuen eta bertan Eduardo Fabini ezagutu zuen. Topaketa horren ondorioz eta Europan zegoen krisiaren ondorioz, Montevideora mugitzea erabaki zuen.
Montevideora iritsi zenean, garaiko musika kontserbatorioetan eman zituen klaseak, (Franz Liszt, La Lira eta Kolischer kontserbatorioa).[2]
1929an, Jesualdo Sosa idazlearekin batera Siembra de pájaros bilduma idatzi zuen, eta bertan, idazlanaren musika konposatu zuen. [3]
1942an irakasle sartu zen Musika Kontserbatorio Nazionalean eta armonia, kontrapuntu eta konposizio klaseak eman zituen. Tacuarembón jarri zen bizitzen eta tokiko Musikak Kontserbatoriko zuzendari bilakatu zen 1944 eta 1951 bitarte. [4]
Sodreren sortzailetako izan zen 1931ean.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.