From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiziano Terzani (Florentzia, Toscana, 1938ko irailaren 14a - Pistoia, Toscana, 2004ko uztailaren 28a) kazetari eta idazle italiarra izan zen, gerra-berriemailea. 1972tik Asiako korrepontsala izan zen Der Spiegel astekari alemaniarrerako. Kazetaritza konprometituaren aldekoa izan zen, eta bidaiari humanista. Vietnamgo Gerraren lekukoa izan zen, besteak beste.
Tiziano Terzani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1938ko irailaren 14a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1938ko irailaren 14a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2004ko uztailaren 28a) |
Heriotza | Orsigna (en) , 2004ko uztailaren 28a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Angela Terzani (en) (1962 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pisako Unibertsitatea Sant'Anna School of Advanced Studies (en) Scuola Normale Superiore (en) Stanford Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta bakearen aldeko aktibista |
Enplegatzailea(k) | Spiegel-Verlag (en) |
tizianoterzani.com | |
|
Haren libururik ezagunena "Il fine è il mio inizio" da, bertan jasotzen dituelarik haren semearekin izandako elkarrizketak, minbiziak jota bizitzaren amaiera bizitzen ari zenean. 65 urterekin hil zen Apenino mendien aldean. Liburu hartan oinarrituta, izen bereko pelikula egin zuten ("Das Ende ist mein Anfang"). Urte batzuk lehenago, Himalaia aldean bizi izan zen, meditazioa lantzen eta idazten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.