Tolosako txotxongilo jaialdia From Wikipedia, the free encyclopedia
Titirijai Tolosan urtero azaroan ospatu ohi den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia da.
Titirijai | |
---|---|
Jaialdiko txotxongilo batzuk. | |
Generoa : | Txotxongilo jaialdia |
Urtea : | 1983-gaur egun arte |
Lekua : | Tolosa Gipuzkoa |
Iraupena : | Azaroko bi asteetan zehar |
Antolatzaileak : | Tolosako Ekinbide Etxeak |
Webgunea : | www.cittolosa.com |
Jaialdi honek 1982. urtean hasi zuen ibilbidea eta 1983. urtean izan zen lehen edizioa Tolosako Ekinbide Etxeak antolatua. Bertan mundu guztiko txotxongilo taldeek beren antzezlanak aurkezten dituzte batez ere Topicen Entzunaretoan eta Leidor antzokian. 2014ko 32. ediziotik aurrera kaleko ikuskizuna berreskuratu da, saio batzuk herriko plazetan eskainiz. Eskena Irekia atalaren barruan antzerki munduan hasiberriak direnei eta nazioarteko zirkuituetan parte hartu ez dutenei aukera ematen zaie[1].
Gaur egun 25.000 ikusle mugitzen dituen jaialdia da, bataz beste 160 ikuskizun antolatzen direlarik.
Titirijaiaren arrakasta ikusita Tolosako Ekinbide Etxeak beste proiektu bat gauzatu zuen, Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.