From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiranizidak, K.a.480-470 urteren artean egindako talde eskultoriko bat da, Kritios eta Nesiostes artistek talde lanean eginda. Estilo zorrotzaren barnean sartu genezakeen obra dugu, garai arkaikoa eta klasikoa lotzen dituena. Harmodio eta Aristogiton dira eskulturan ikusten diren figurak. Hauek Hiparko akatu zuten.
Talde eskultoriko hau bigarren mediar gerraren ondoren egin zen. Lehenago zegoen Tiraniziden artelana, Antenor-ek egindakoa, pertsak Persepolisera eraman zuten. Bigarren mediar gerra, Jerjesek, errege pertsiarra, Darioren semea, burutu zuen. Termopiletan espartarrei irabazi zieten eta Grezian sartu ziren, hain zuzen ere Atenaseraino ailegatu ziren, baina Salaminako batailan atenastarrak pertsak garaitu zituzten eta gerra bukatu zen. Pertsiarrek Atenas bi aldiz sakeatu zuten, horietako batean Antenorren Tiranizidak eraman zuten. Gertaera honi esker konbentzionalismo arkaikoak utzi zituzten eta estilo berri bat sortu zuten, estilo klasikoa.
Aro Arkaikoaren eta Aro Klasikoaren artean kokatzen den estiloa da. K.a. V mendearen hasieran garatu zen, mediar gerrak bukatzean. Ez zaigu obra originalik iritsi, kopia erromatarrak soilik iritsi zaizkigu estilo honi buruz. Estilo arkaikoa ez bezala, Egeoko irletan eta mediterraneoko kolonietan nahiko sakabanaturik zegoena, estilo zorrotza soilik Grezia kontinentalean eman zen eta garaiko baloreak jarraituz, gizakiaren figuran jartzen du interesa eta honen ikuskera heroiko eta atletikoa. Eskulturak egiteko batez ere brontzea erabiliko da eta hau lantzeko argizari galduaren teknika.
Kritios K.a. V mendeko atenastar eskultore bat izan zen, Atikako tailerretan aritu zena. Kontrapostoaren ideiaren lanketa berari dagokio, nahiz eta berak ez asmatu teoriatik praktikara eraman zuen lehena izan zen, bere Efebo-a izanki kontrapostoa agertzen duen lehen eskultura, K.a.480an egina. Beraz, esan daiteke Kritios izan zela figura garrantzitsua eskultura arkaikotik eskultura klasikora igarotzeko prozesuan, eskultura arkakaikoko hieratismoari mugimendua jarriz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.