Theranos jabetza pribatuko korporazio estatubatuarra izan zen, eta osasun-teknologiako enpresa berritzaile gisa aurkeztu zen arren, iruzur salaketen arteko eskandalu batean ezereztu zen.[1] Elizabeth Holmesek 19 urterekin sortu zuen Theranos 2003an, eta 700 milioi dolar baino gehiago bildu zituen inbertitzaile pribatu eta arrisku-kapitaletik. Hala, 10 miliar dolarreko balorazioa izan zuen puntu maximoan, 2013 eta 2014 urteetan.[2][3][4][5]
Theranos | |
---|---|
Datuak | |
Mota | konpainia eta enpresa |
Jarduera sektorea | osasun-laguntza eta health technology (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Elizabeth Holmes |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu |
Historia | |
Sorrera | 2003 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 2018ko iraila |
Ustezko teknologia
Enpresak zioen odol-analisiak egin zitzakeela (hainbat gaitz edo aldagai detektatzeko), odol-kantitate oso txikiak behar zituztenak, apenas tanta bat zizta txiki batekin, eta horrekin analisi azkarrak egin enpresak garatutako gailu automatizatu txikiei esker. Hala ere, gaitasun horiek faltsuak zirela frogatu zen gerora.[6][7]
Izatez, odol analisiak hain kantitate txikietan oso zailak dira kimikaren aldetik; eta kantitate hain txikiak erabiltzeko mikro-tutu, mikro-ontzi, eta gainerako hardware edo alde fisiko eta mekanikoak ere garatzeko ezinezkoak suertatu ziren. Gaitasun hori lortuko zelako promesarekin egin zuen aurrera Theranosek, Fake it till you make it negozioetako aforismoari eutsiz: "Plantak egin, lortu artean".
Analisiak fisikoki egin behar zituzten Edison izeneko makina batzuek, fotokopiagailu batzuen tamainakoak. Nola ez zuten funtzionatzen, emaitzak eta pantaila-bidezko mezu faltsuak ematen zituzten gailu batzuk garatu zituzten. Odol analisiak egiten hasi zirenean, Theranosek behar zuen tanta soilaz gain, xiringaz ohiko kantitateak ere ateratzen zituzten, ustezko kontrol-neurri gisa. Egiazki, analisiak xiringetako odolarekin egin zituzten, eta beste konpainia batzuen makinak eta sistemak erabiliz[8]. 2016an, arazoen berri zabaltzen hasi zenean, AEBetako orduko Joe Biden presidenteordea gonbidatu zuten enpresara Theranosen aurpegia zuritzeko asmoz; eta laborategietatik bira antolatu zioten: bereziki antzezpen gisa antolatutako laborategi faltsu bat izan zen[9].
Gainbehera
Inflexio-puntua iritsi zen 2015ean, John Ioannidis ikerketa medikoko irakasleak, The Wall Street Journaleko John Carreyrou kazetariarekin batera, zalantzan jarri zutenean Theranosen teknologiaren baliozkotasuna. Pixkanaka auziak hasi ziren, denak Theranosen eta Holmesen kontra: Mediku-agintariek, inbertitzaileek, AEBetako burtsa kontroleko SEC erakundeak, Medicare eta Medicaid zerbitzuetako zentroek, estatuetako fiskalek, bazkide komertzial ohiek, pazienteak eta beste batzuek aurkeztuak.[10] 2016ko ekainean, kalkulatzen zen Holmesen jabetzaren balioa 45 miliar dolarretik ia zerora jaitsia zela.[11] Theranos 2018ko irailaren 4an desegin zen enpresa gisa.[12]
Theranos, Holmes eta Ramesh "Sunny" Balwani, konpainiako presidente ohia eta Holmesen bikotekide faltsukerien arorik konplikatuenean, iruzurraz akusatu zituzten 2018an.[13] Holmes eta Balwaniri iruzurra eta konspirazioa leporatu zizkieten, eta Holmes lau karguren errudun deklaratu zuten 2022ko urtarrilean.[14][15] Balwaniren epaiketa 2022ko martxoan hasi zen.[16]
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.