From Wikipedia, the free encyclopedia
The Italian Job (euskaraz Italiar Lana) Peter Collinson zinema zuzendariaren filma bat da. 1969ko ekainaren 2a Erresuma Batuan estreinatu zen, bertan sekulako arrakasta izan eta urtez-urte telebistan aireratu ohi delarik, britainiarren artean garai guztietako herrialde horretako filma gustuko eta ospetsuenetakoa bilakatuz. Londres eta Turin hirietan filmatu zen.
The Italian Job (1969ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | The Italian Job |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, lapurreta filma eta film komikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Londres eta Kilmainham Gaol |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Collinson |
Gidoigilea(k) | Troy Kennedy Martin |
Antzezlea(k) | |
Noël Coward Benny Hill Raf Vallone Rossano Brazzi Graham Payn Renato Romano Tony Beckley Maggie Blye John Le Mesurier (mul) Robert Powell Michael Caine (Charlie Croker (en) ) John Forgeham Irene Handl Fred Emney Stanley Caine Harry Baird (en) Timothy Bateson (en) David Kelly Frank Kelly (en) Stanley Baker Robert Riettii (en) John Louis Mansi Valerie Leon Arnold Diamond (en) George Innes (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Deeley Stanley Baker |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures Oakhurst Productions (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Quincy Jones |
Argazki-zuzendaria | Douglas Slocombe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Turin, Ingalaterra, Italia eta Londres |
Historia | |
Nominazioak | |
Quincy Jones musikariak soinu banda konposatu zuen. Bi abestik ospe handia bereganatu zuten: Abestiaren hasieran Matt Monro abeslariak abestutako "On Days Like These" abestia, eta batez ere "Getta Bloomin' Move On" abestia (normalki "The Self Preservation Society" izenburuaz ezaguna, bertsoetako hitzetatik hartutako izenburu alternatiboa eta ezagunena)Filma honetan Michael Caine aktoreak aipatutako " "You're only supposed to blow the bloody doors off!" ("Ate madarikatuak bakarrik lehertu behar ditukela suposatzen duk!") esaldiak britainiar zinemako esaldi ospetsuenen artean sailkatu ohi da.
2003an filma arrakastatsu honen izen berdineko The Italian Job bertsioa filmatu zen.
Charlie Croker (Michael Caine) lapurra espetxetik atera berri da. Behin kalean dagoela Italian ustezko auto istripu batean hil berri eta bere lagun ohia den Roger Beckermann-en (Brazzi) alargunarekin topo egiten du. Emakumeak Beckermann prestatzen ari zen lapurreta baten planoak ematen dizkio, mafiaren arreta bereganatu eta bere senarrari ondorio txarrak eman baitizkiete. Plana Turin hirira doazen txinatarren lau miloi dolar urre lapurtzean datza, berez diru hori Txinan Fiat autoak ekoizteko konpainia horrentzako ordainketa izan beharko luke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.