From Wikipedia, the free encyclopedia
The Ghost and Mrs. Muir 1947ko filma da, Gene Tierney, Rex Harrison eta George Sanders aktoreek antzeztua, Joseph L. Mankiewiczen zuzendaritzapean. Urte bi lehenago Josephine Leslie idazleak sortutako eleberrian oinarritua dago. 1947ko Argazkigintza onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen.
The Ghost and Mrs. Muir | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | The Ghost and Mrs. Muir |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, fantasiazko filma, film komikoa, eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta ghost film (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Philip Dunne (en) |
Antzezlea(k) | |
Gene Tierney Rex Harrison George Sanders Edna Best Natalie Wood Isobel Elsom (en) Vanessa Brown Anna Lee (en) Robert Coote Helen Freeman Corle Stuart Holmes Victoria Horne (en) Houseley Stevenson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred Kohlmar (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Dorothy Spencer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Ingalaterra |
Historia | |
Nominazioak | |
XX. medearen hasiera, Ingalaterra. Lucy Muir (Gene Tierney) alargun gaztea eta berorren alaba txiki Anna (Natalie Wood) Whitecliff herrira aldatzen dira. Alokeran hartutako etxean mamu bat bizi dela jakingo dute bizitzen hasi eta berehala: Daniel Gregg (Rex Harrison) itsas gizona da fantasma. Diru aldetik eskas dabilen unean Lucyk Gregg jaunaren oroitzapenak jasoko ditu gerora salmenta arrakastatsua izango duen liburua itxuratuz: Blood and Swash (Odola eta biharamona). Testua osatu bitartean bata bestearekin maitemintzen dira, nahiz eta ondo jakin ezinezko harremana dela euren artekoa. Orduan Gregg jaunak Lucyrentzako gizon aproposa bilatzea erabakiko du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.