The Exorcist (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Exorcist (euskaraz: «Exorzista» edota «Etsai-kentzailea») 1973ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren filma da. Aktoreok antzeztu zuten: Ellen Burstyn, Max von Sydow, Lee J. Cobb, Kitty Winn, Jack MacGowran, Jason Miller, Linda Blair eta Mercedes McCambridge.
Gidoigilea William Peter Blatty izan zen, 1972an idatzitako The Exorcist eleberriaren zinemarako egokitzapenean. Hamabi urteko Regan MacNeil neskatoaren deabrutzea eta ongorengo exorzismoa azaltzen da.
Hamabi Oscar Sariearako izendatu zen, eta bi irabazi: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (William Peter Blatty) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson eta Chris Newman). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen: Emakumezko Bigarren Aktore Onena (Linda Blair), Zuzendari Onena (William Friedkin) eta Gidoi Onena (William Peter Blatty).
Bestalde, Mike Oldfield musikagilearen Tubular Bells abestiko piano solo kitzikagarria filmetako ikur eta doinu ospetsua bilakatu zen.
Jarraipenak
Sekulako arrakasta izan zuenez, ondorengo urteetan jarraipenak izan zituen: Exorcist II: The Heretic (1977), The Exorcist III (1990), Exorcist: The Beginning (2004) eta Dominion: Prequel to the Exorcist (2005).
Argumentua
Washington Hirian, telebistako aktore Chris MacNeil (Ellen Burstyn) alaba Regan-ekin (Linda Blair) erabat kezkatuta dago, maiz espasmoak, naturaz gaindiko indarra eta airean esekitzeko gaiatasuna erakusten baitu.
Mediku eta psikiatra ugariren azterketek ezer topatzen ez diotenez, gaitza fisikoa edo psikikoa bainago, arimakoa delako ustea areagotuz doakio amari. Horrela, Aita Merrin etsai-kentzailea (Max von Sydow) eta Aita Karras (Jason Miller) laguntzaileak neskatoaren exorzismoari ekin eta Pazuzu deabruaren menpe dagoela jakin dute.
Aktoreak
- Ellen Burstyn: Chris MacNeil
- Max von Sydow: Aita Merrin
- Lee J. Cobb: Tinent Kinderman
- Kitty Wynn: Sharon Spencer
- Jack MacGowran: Burke Dennings
- Jason Miller: Aita Karras
- Linda Blair: Regan Theresa MacNeil
- William O'Malley: Aita Dyer
- Mercedes McCambridge: Pazuzu deabruaren ahotsa
Kanpo estekak
- The Exorcist filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Exorcist filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Exorcist filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.