The Cure

From Wikipedia, the free encyclopedia

The Cure
Remove ads

The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976an Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith abeslari eta kantugilea handik honakora ibilbide osoa bizi izan duen bakarra da, eta asko dira formazioan aritututako musikariak. Ezaguna da Smithen itxura: ile luze nahasi-harrotua, aurpegi zurbila, ezpain pintatuak, gehienetan beltzez jantzita... Haien lehen disko Three Imaginary Boys (1979) ateratakoan, punkaren ostean Erresuma Batuan sortutako post-punk eta New Wave ildoetako adibidetzat jo zuten. 1980ko hamarkadako lehen urteetan estilo iluna areagotu zuten eta rock gotikoaren tankera hartzen hasi ziren. Pornography lana (1982) sortzearekin batera, aldaketa erakutsi zuten; une hartan, bandaren etorkizuna ez zen oso argia eta, itxuraz, Smith aurreko urteetako norabidea aldatzeko prest zegoen, bestela lan egiteko, alegia. Horren adibidea disko hartako Let's Go to Bed kanta eta singlea da, pop kutsu nabarikoa. Hamarkada hartan, taldearen arrakasta handia izan zen, batik bat Ameriketako Estatu Batuetan, eta Just Like Heaven, Lovesong edo Friday I'm in Love kantak nonahi entzun ziren. Hurrengo urteetan, taldeak etengabe jardun du lanean eta jarraitzaile andana ditu. 2004an bildutako datuen arabera, denera 27 milioi disko saldu dituzte[1]. Hamahiru estudio-lan grabatu dituzte, berrogei bat single eta hainbat bilduma.

Thumb
The Cure, 2004an, zuzeneko emanaldi batean. Ezkerretik eskubira: Robert Smith, Jason Cooper, eta Simon Gallup
Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Remove ads
Remove ads

Diskografia

Estudioko lanak

  • Three Imaginary Boys (1979)
  • Seventeen Seconds (1980)
  • Faith (1981)
  • Pornography (1982)
  • The Top (1984)
  • The Head on the Door (1985)
  • Kiss Me, Kiss Me, Kiss Me (1987)
  • Disintegration (1989)
  • Wish (1992)
  • Wild Mood Swings (1996)
  • Bloodflowers (2000)
  • The Cure (2004)
  • 4:13 Dream (2008)
  • Songs of a Lost World (2024)

Abestiak

Erreferentziak

Bibliografia

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads