From Wikipedia, the free encyclopedia
The Cars (euskaraz: “Autoak”), AEBetako rock taldea izan zen. Boston hirian sortu zen, 1976an, eta Ric Ocasek, Benjamin Orr, Elliot Easton, Greg Hawkes eta David Robinson musikariek osatzen zuten. 1976–1988 eta 2010–2011 bitartean jo zuten. “Just What I Needed” (1978, “Zehazki nik behar nuena”), “You Might Think” (1984, “Pentsa zenezake”), “Drive” (1984, “Gida ezazu”) eta “Magic” (1984, “Magia”) dira taldearen abestirik ezagunenak.
The Cars | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1976 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop rock, new wave musika eta rock |
Diskoetxea | Elektra Records, Rhino Entertainment Company eta Concord Records |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
thecars.org | |
1970eko hamarkadan, punkaren oldeari segituta, sortu zen New wave mugimenduaren ikurretako bat izan zen The Cars. Erresuma Batuan hasitako artistek (Elvis Costello, Nick Lowe, Joe Jackson) markatu zuten, hasiera batean, bidea, baina AEBetan loratu zen eszenaren alderdirik koloretsuena The B-52's, Blondie eta, batik bat, The Cars-i esker. Azken horrek punkaren eragina jaso zuen, baina taldearen soinuaren bereizgarri ziren teklatuei eta melodia gogoangarriak egiteko gaitasunari esker, egitura klasikoko pop kantuak izan ziren beti taldearen ardatza.[1]
The Cars-ek 1978an kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, hit mordoxkaz osatutako albuma. Han ziren, besteak beste, “Good Times Roll”, “My Best Friend's Girl” eta “Just What I Needed”, 1980ko hamarkadan irrati, taberna eta dantzalekuetan ohiko bilakatuko ziren kantuak.Candy-O (1979), Panorama (1980) eta Shake It Up (1981) diskoek zabaldu egin zuten taldearen proposamena, eta lehen diskoan adina kantu zuzen eta itsaskor ez izan arren, hainbat pieza biribil zeuden lan haietan.[1]
1987an, Door to Door diskoa kaleratu zuten, baina ez zuen aurrekoek adinako oihartzuna lortu, eta taldea hurrengo urtean desegin zen. 2011n berriro elkartu ziren Move Like This albuma argitaratzeko.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.