David Canovas Martínez[1], TheGrefg izenarekin ezaguna (Alhama de Murcia, 1997ko apirilaren 24a) espainiar youtuberra da[2]. 2019ko apirilaren 3an 10 milioi jarraitzaile izatera iritsi zen Youtubeko bere kanalean[3]. Bere lehen bideoa 2012ko otsailaren 2an igo zuen, 14 urte zituela. Call of Duty-ren bideoak igotzen hasi zenean bihurtu zen ospetsu eta urte batzuetara Clash Royale jokoarekin jarraitu zuen. Azken urteetan, Fortnite bideo-jokoaren bideoak egin ditu eta 10 milioi jarraitzaile izatera iritsi zenean, film bat egin zuen Fortnite jokoan oinarritua.[4] 2021eko urtarrilaren 12an Twitch plataforman inoizko ikusle gehien izan zuen pertsona izan zen, 2,5 milioi ikuslerekin.[5]
TheGrefg | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Alhama de Murcia, 1997ko apirilaren 24a (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Andorra Bartzelona | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | youtuberra, streamerra, idazlea eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 170 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Rescue in White Angel (The G-Squad)[6] eta Los Secretos de Youtube[7] liburuen egilea da eta Team Heretics: Everything You Need to Know About Sports, liburua ere argitara du Goorgo eta Methodz-ekin batera.[8]
Biografia
TheGrefg oso ospetsua da Youtuben Call of Duty, FIFA eta Fornite bezalako bideojokoei buruz egiten dituen iruzkinengatik, eta baita gameplay-engatik ere. Kirol elektronikoetan aritzen diren hainbat pertsona biltzen dituen Team Heretics-eko kide da eta gaur egun Andorran bizi da talde horretako beste hainbat kiderekin.[7]
Twitch-eko ikusle errekorra
Youtuben bideoak egiteaz gain, Twitcheko kanalean ere zuzenekoak egiten ditu. 2021eko urtarrilaren 12an plataforma honetako ikusle errekorra lortu zuen, Fortnite jolaseko bere "skin"-a aurkezteko egin zuen zuzenekoan 2,5 milioi ikusle baino gehiago bildu zituelako.[5]
Erreferentzia
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.