Texas Panhandle
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Texas Panhandle (euskaraz: «Texasko zartagin-kirtena») Texasko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da, bere barnean 26 konderri dituena.[1]
Texas Panhandle | |
---|---|
Mota | kokaleku geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°29′00″N 101°24′00″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Texas |
Eskualdeak zartagin baten kirtenaren antzekotasunagatik hartzen du izen hori, beste Panhandle guztiek bezala: Oklahomakoak, Alaskakoak, Idahokoak eta Floridakoak. Ia 600.000 km²-ko azalera du, estatuko eremuaren % 10 gutxi gorabehera, eta 2010eko erroldan 428.000 biztanle inguru zituen, hau da, estatuko biztanleriaren % 1,7; horrek esan nahi du eskualdeko biztanleria-dentsitatea estatuko batez bestekoa baino askoz txikiagoa dela. Iparraldean eta mendebaldean Oklahomarekin egiten du muga, hegoaldean Texasko gainerako estatuarekin, eta mendebaldean Mexiko Berriarekin.
Ekonomikoki, eskualdea energia eolikoaren ekoizle handienetako bat da, haize gogor eta etengabeak dituelako. Hiri nagusia Amarillo da, eta hau baino zaharragoak, Clarendon, Mobeetie eta Tascosa dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.