aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Tessa Lynne Thompson[1] (Los Angeles, 1983ko urriaren 3a) aktore eta abeslari estatubatuarra da. Los Angelesen jaio eta hezi egin zen, eta Santa Monica Collegen ikasten zegoen bitartean Los Angeles Women's Shakespeare Companyrekin hasi zen antzezlanak egiten. Ekaitza (The Tempest) eta Romeo eta Julieta bezalako lanetan parte hartu zuen, azken honek NAACP Theatre Awardetara izendatuta egoteak ekarri zuen. Bere aurrerapausoak Tina Mabryren Mississippi Damned (2009) eta Tyler Perryren For Colored Girls (2010) filmetan pertsonai nagusia egitearekin bat etorri ziren.
Tessa Thompson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1983ko urriaren 3a (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles Brooklyn |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Marc Anthony Thompson |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Santa Monica College (en) : Antropologia kultural Santa Monica High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Thompsonek ospea lortu zuen bere antzezpen aipagarri batzuengatik: Dear White People (2014) komedia-draman, Selma (2014) drama historikoan Diane Nash giza eskubideen ekintzaile pertsonaia antzezten, eta Creed (2015) eta Creed II (2018) kirol draman Bianca Taylor pertsonaia antzezten. Mundu osoko ospea lortu zuen bere Valkyrie rolarekin Marveleko Unibertso Zinematografikoko Thor: Ragnarok (2017) eta Avengers: Endgame (2019) filmetan.
Bere beste film batzuk honek izango liratekez: Sorry to Bother You (2018) humore iluneko komedia, Annihilation (2018) izu psikologikoko filma, Men in Black: International (2019) zientzia fikziozko akzio filma, eta Lady and the Tramp (2019) maitasun musikala. Telebistan Thompsonek Veronica Mars (2005-2006) drama iluneko telesaia, Copper (2012-2013) drama telesaia, Westworld (2016-jarraitzen du) zientzia fikziozko telesaia.
Thompson 1983ko Urriak 3 jaio zen Los Angelesen, Kalifornia.[1] Hezi egin zen Los Angeles eta Brooklyn (New York) artean. Bere aita, Marc Anthony Thompson abeslari eta konpositorea, Chocolate Genius, Inc.keko partaide,[2] Afro-Panamiarren ondorengoa da.[3] Bere ama ordea, Mexikar jatoriak dituen emakume kaukasoarra da.[4] Santa Monica High Schoolera joan zen non Hermia pertsonaia antzeztu zuen A Midsummer Night's Dream ikasle produkzioan. Gero, Santa Monica Collegera (SMC) joan zen, non antropologia kulturala ikasi zuen. Bertan egoanean, Lisa Wolpek Los Angeles Women's Shakespeare Companyri (LAWSC) buruz egindako hitzaldietara joan zen.[5]
2002an, Thompson lehen aldiz agertu zen eszenatoki batean LAWSCko Ekaitzaren produzkioan Ariel pertsonaia antzezten zuten hiru aktoreen arteko bat izaten. 2003an, Julieta legez agertu zen Romeo and Juliet: Antebellum New Orleans 1836 antzezlanean, The Theatre @ Boston Courtekin batera Pasadenan, Kalifornia, lan honek NAACP Theatre Awardeko izendapena lortzea eragin zuen.[5]
2016ean, Thompson off-Broadwayko Lydia R. Diamonden Smart Peoplen agertu zen Second Stage Theatren, Mahershala Alirekin, Joshua Jacksonekin eta Anne Sonekin batera.[6][7]
Thompsonen lehenengo agerpena telebistan 2005ean CBSko Cold Case telesaian izan zen 1930ko kontrabandista homosexual baten rolean. Urte berean, ospea lortzen hasi zen UPN/CWko Veronica Mars telesaiko Jakie Cook rola lortu zuenean, bigarren denboraldian pertsonai nagusia bilakatzen dena.[4][5] 2006an, ABCko Grey's Anatomyko draman agertu zen.[8] 2007an, CWko Hidden Palms draman parte hartu zuen, Nikki Barnes pertsonaia legez.[9][10] Life eta Private Practice telesaietan gobidatu roletan parte hartu zuen, eta Heroes telesaiaren laugarren denboraldian ere agertu zen.
2010an, Detroit 187 telesaian agertu zen detectibearen emaztea legez. 2012an, beste gobidatu rol bat izan zuen 666 Park Avenuen Gavin Doranen alaba legez, Sasha. 2013an, BBCko Ameriketako lehenengo serie originalean, Copper, pertsonai nagusi legez antzeztu zuen.[8][11] 2016an, HBOko Westworld zientzia-fikzioko drama telesaian Charlotte Hale zuzendariaren rola lortu zuen.[12][13]
Thompsonen lehenengo filma 2006n izan zen When a Stranger Calls filmaren bertsio berrian Scarletten rolean. Thompsonen hurrungo pelikula 2008ko Make it Happen dantza filman izan zen Mary Elizabeth Winsteadekin.
2010ean, Thompson Tyler Perryren For Colored Girls antzerkiaren adaptazioan agertu zen, Perryri hurbildu ostean filman agertzeko eskatuz.[5] 2014ean, Justin Simienen Sundance irabazlearen Dear White People komedian agertu izan zen Samantha White pertsonaian. Urte berean, Thompson Ava DuVernayren Martin Luther Kingen Selma biopikoan Diane Nash giza eskubideen ekintzailea antzentu zuen.[14] 2015an, Ryan Cooglerren Rocky jarraipenaren Creeden[4] eta Nate Ruessen The Grand Romantic film laburrean agertu zen.[15]
2016ko apirilean, Thompson Marvel Unibertso Zinematografikoko Thor: Ragnarok filmean agertu zen Valkyrieren[16] rolean, film hau 2017ko azaroak 3an argitaratu zen.[17] Geroago Annihilation zientzia-fikziozko izu filmean parte hartu zuen, filma 2018ko otsailaren 23an argitaratu zen. 2017ko ekainean, Thompsonek Sorry to Bother You[18] zientzia-fikziozko komedian parte hartu zuen, filma 2018ko uztailaren 6an argitaratu zen.[19] Bianca Taylorren pertsonaia berriz hartu zuen Creed II filmean, azken hau 2018ko azaroak 21an irten zen.[20]
Thompson berriz hartu zuen Valkyrieren rola Avengers: Endgame filman, 2019ko apirilaren 26an argitaratuta. Men in Blacken Men in Black: International spin-offean parte hartu zuen Agent M bezala Chris Hemsworthekin batera, azken hau Thor: Ragnarok eta Avengers: Endgame filmetan ere parte hartu zuen. Filma 2019ko ekainak 14 argitaratu zen.[21][22]
2019ko San Diegoko Comic-Conean esan zen Thompsonek Valkyrieren rola berriz hartuko zuela Thor: Love and Thunder filmean. Valkyrie, Asgard berriaren errege izendatu ostean bere erreginare bila hasiko da, MUZko lehen LGBT pertsonaia dela argituz.[23]
Thompson abeslari eta konpositorea ere bada. Iraganean Los Angeleseko Caught a Ghost[24][25] taldeko partaidea zen, eta Creed eta Creed II filmen soinu bandan parte hartu du, azken bi horietan konposatu eta abestu egin zuen hainbat abesti Moses Summey productorearekin.[26][27]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Notak | Erreferentziak |
---|---|---|---|---|
2006 | When a Stranger Calls | Scarlet | ||
2008 | Make It Happen | Dana | ||
The Human Contact | Waitress | |||
2009 | Mississippi Damned | Kari Peterson | ||
2010 | Everyday Black Man | Claire | ||
Exquisite Corpse | Liz | |||
For Colored Girls | Nyla Adrose | |||
2011 | Periphery | Caitlin | ||
Red & Blue Marbles | Becca | |||
2012 | Murder on the 13th Floor | Nia Palmer | ||
2013 | Automotive | Maggie | ||
2014 | Dear White People | Samantha "Sam" White | ||
Grantham & Rose | Wallis | |||
Points of Origin | Rosemary | Film laburra | ||
Selma | Diane Nash | |||
2015 | Creed | Bianca Taylor | Aktore eta konpositore | |
2016 | War on Everyone | Jackie Hollis | ||
Salt Water | Brit | |||
2017 | South Dakota | Chris | ||
Thor: Ragnarok | Valkyrie / Scrapper 142 | |||
2018 | Sorry to Bother You | Detroit | ||
Annihilation | Josie Radek | |||
Furlough | Nicole Stevens | |||
Little Woods | Ollie | |||
Dirty Computer | Zen / Mary Apple 23 | Film laburra | ||
Creed II | Bianca Taylor | |||
2019 | Brave Girl Rising | Nasro (ahotsa) | Film laburra | |
Avengers: Endgame | Valkyrie | |||
Men In Black: International | Molly Wright / Agent M | |||
Between Two Ferns: The Movie | Bere burua | |||
Lady and the Tramp | Lady (ahotsa) | |||
2020 | Sylvie's Love | Sylvie | [28] | |
2022 | Thor: Love and Thunder | Valkyrie | ||
TBA | Passing | Irene Redfield | Post-production | [29] |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Notak |
---|---|---|---|
2005 | Cold Case | Wilhelmina "Billie" Doucette | Episodio: "Best Friends" |
2005-2006 | Veronica Mars | Jackie Cook | Rol nagusia (12 episodio) |
2006 | Grey's Anatomy | Camille Travis | 2 episodio |
The Initiation of Sarah | Esme | Telebistako filma | |
2007 | Hidden Palms | Nikki Barnes | Rol nagusia (7 episodio) |
2008 | Life | Liza | Episodio: "Trapdoor" |
2009 | Mental | Lainey Jefferson | Episodio: "Lines in the Sand" |
Private Pactice | Zoe | 2 episodio | |
Heroes | Rebecca Taylor | 3 episodio | |
Three Rivers | Penelope Kirkell | Episodio: "A Roll of the Dice" | |
2010 | Betwixt | Jenny | Telebistakko filma |
Blue Belle | Blue | Rol nagusia (5 episodio) | |
2010-2011 | Detroit 1-8-7 | Lauren Washington | 3 episodio |
2011 | Off the Map | Sydney | Episodio: "A Doctor Time Out" |
Rizzoli & Isles | FBI Agent Anna Farrell | Episodio: "He Ain't Heavy, He's My Brother" | |
2012-2013 | 666 Park Avenue | Laurel Harris / Sasha Doran | 5 episodio |
Copper | Sara Freeman | Rol nagusia (22 episodio) | |
2016 | BoJack Horseman | Tanisha (ahotsa) | Episodio: "Love And/Or Marriage" |
2016-orain | Westworld | Charlotte Hale / Dolores Abernathy | Rol Nagusia (15 episodio) |
2018 | Portlandia | Bailey | Episodio: "Rose Route" |
Dear White People | Rikki Carter | 2 episodio | |
2019 | Tuca & Bertie | Sophie Black (ahotsa) | Episodio: "The Sex Bugs" |
Drunk HIstory | Eartha Kitt | Episodio: "Fame" |
Urtea | Elkartea | Kategoria | Lana | Emaitza | Erreferentzia |
---|---|---|---|---|---|
2009 | American Black Film Festival | Best Actor | Mississippi Damned | Irabazi | [33] |
2011 | Black Reel Awards | Best Breakthrough Performance | For Colored Girls | [34] | |
2014 | Gotham Awards | Breakthrough Actor | Dear White People | [35] | |
African-American Film Critics Association | Breakthrough Performance | [36] | |||
2015 | NAACP Image Awards | Outstanding Actress in a Motion Picture | Izendatuta | [37] | |
Black Reel Awards | Best Actress | [38] | |||
Hamptons International Film Festival | Breakthrough Performer | Selma | Irabazi | [36] | |
African-American Film Critics Association | Best Supporting Actress | Creed | [39] | ||
2016 | NAACP Image Awards | Outstanding Supporting Actress in a Motion Picture | Izendatuta | [40] | |
Black Reel Awards | Best Supporting Actress | Irabazi | [36] | ||
Teen Choice Awards | Choice Movie Actress: Drama | Izendatuta | [41] | ||
2018 | NAACP Image Awards | Outstanding Supporting Actress in a Motion Picture | Thor: Ragnarok | [36] | |
BAFTA Awards | Rising Star | [42] | |||
Black Reel Awards | Best Supporting Actress | [36] | |||
Empire Awards | Best Female Newcomer | [36] | |||
Saturn Awards | Best Supporting Actress | [43] | |||
Teen Choice Awards | Choice Movie Actress: Sci-fi | [44] | |||
2019 | Teen Choice Awards | Choice Action Movie Actress | Men in Black: International | [45] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.